Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Batasunari beste begiratuko zaio ETAri
Atalak: Politika
(ARGIAren 2008. zbakian argitaratua)
Altsasuko adierazpenak bere bidea egiten jarraitzen du eta pentsatzekoa da bultzagileak pozik izango direla orain arte izandako emaitzekin. Kanpora eta barrura begira ari ziren Altsasun bildutakoak, oso pertsona esanguratsuak eta esango nuke batez ere HB eta gero Batasuna izan dena ordezkatzen zela han.
Kanpora begira, ENAMek horren aurkakoa duen panorama politikoan burua indarrez atera dezakeela erakusten du. Bestelako kontua da buru hori hor tente mantentzea. Eremu subiranistari ere, bere erronkak non diren adierazi dio; esparru horretan lana egiten ari dela bistan da, horren lekuko EA metaketa subiranistaren alde hartzen ari den erabakiak.
Baina Altsasukoak, batez ere barrura begira ari ziren, kanpoan eragiteko lehenik barrukoak konpondu eta bideratu behar direla jakitun. Floren Aoiz zen han agertzen zen horietakoa eta joan den larunbateko Gara-ko bere ohiko zutabean argi adierazten zuen hori: “(…) Baina abian jarritakoa geldiezina delakoan nago, ezker abertzaleak bide horretatik aurrera segitzeko hainbat etxe barneko erronkari aurre egin beharko badio ere”.
Aoizen erronka horiek hainbat izan daitezke, baina gehienok dugu buruan garrantzitsuena borroka armatuari dagokiona dela: jarraitu ala ez? Beste gai batzuk horren bueltakoak dira, adibidez, “nazio aitorpena eta autodeterminazio eskubidearen aitorpena” lortzeko behar diren estrategia eta erakundetze mota, esate baterako.
Borroka moldeei dagokienez, eta mamira joz, Anoetako Adierazpena (2004ko azaroa) eta oraingoaren artean ez da desberdintasunik, bai orduan eta bai oraingoan, erabili beharreko bideak “soilik politiko eta demokratikoak” izan behar baitute.
Aldaketa nagusia zera da, orduan Batasunak hartutako konpromiso guztiak elkarrizketa eta negoziazio marko bati begira eginak zirela (aspaldi lantzen ari zena eta PSOE bere egiten ari zena), eta oraingoan erabaki aldebakarreko gisa mahaigaineratzen dela.
Hau da, ezker abertzaleak bide “baketsu eta demokratiko horiek” soilik erabili behar ditu, besteek hartzen dituzten erabaki eta konpromisoei begira egon gabe.
Edozein aldaketa egoerak erresistentzia dakar beti berarekin, enpresetan, erakundeetan… eta edozein lekutan. ENAMen aldaketarako erresistentzia maila handia da historikoki eta gainera, egun, legezko esparruak ez dio horretara laguntzen, batez ere Batasunaren legez kanpoko egoerak berez gaitza dena are gaitzago bihurtzen duelako.
Batasunak berriz lortu du gizarteko esparru zabaletan esperantza zirrikituak irekitzea, baina iraganeko hutsegiteek kolokan jartzen dute bere sinesgarritasuna. Apurka irabazi beharko du eta mereziko luke beste eragile politikoek horretan laguntzea. Orain Batasunari beste begiratuko zaio ETAren jardunari –edo jardun ezari– eta horren aurrean lehenak duen jarrerari.