Akusazioen lehen urratsak ahul
(ARGIAren 2112. zbkian argitaratua) Madrilen bakarrik ziren Egunkaria auziko auzipetuei elkartasuna ematera joandako euskaldun ugariak. Eta asko ziren, baina Madrilen txiki eta bakarrik. Ez dut katalan, madrildar eta bestelakoen urrezko elkartasuna gutxietsi gura, baina hala ere, Madrilen bakarrik. Bestelakoa da Euskal Herrian, elkartasuna eta sostengua itzelak dira bertan, eta berotasun hori Auzitegi Nazionaleko aulkira eramatea asko da auzipetuentzat. Ohikoan, hango atari eta korridoreetan...
Read MoreEgunkaria auzia eta Guardia Zibilaren itzal luzea
(ARGIAren 2211. zkian argitaratua) EGUNKARIA AUZIAREN azken ordua iritsi da, honek jarrai zezakeen modurik okerrenean, ahozko auziarekin. Ikaragarria da fiskalak berak auziaren artxibatzea eskatzen duenean auziak aurrera egitea. Ikaragarria auzipetuetako bakoitza nor den eta zertan aritu den jakitea eta orain Auzitegi Nazionaleko aulkietan ikustea, ETAko kide edo laguntzaile izatearen akusaziopean. Espainiaren defizit demokratikoaren irudi indartsuena bere auzitegiek eskainitako hau. Heldu da...
Read MoreAoiz, Zubiaga eta Zallo “Viento Sur” aldizkarian
Hemen behean duzue ARGIAko 2010. zenbakian argitaratutako artikulua. Viento Sur aldizkarian agertutako hiru pertsonen analisi artikuluak aipatzen dira bertan (Floren Aoiz, Mario Zubiaga eta Ramon Zallo). Hirurak dira interesgarriak eta irakurtzeko modukoak. Gomendagarriak bakoitzak bere arlotik heltzen diolako zezenari eta, maila desberdinean bada ere, busti ere egiten direlako. Niri interesgarri eta jantziena Mario Zubiagarena iruditu zait. Erreferentziaz betea, ikuspegi kritiko sakona eta...
Read MoreHiru telebistek euskarazko hedabide guztiek baino 313 bider diru-laguntza gehiago jaso dute
Bikoitza ez, ezta hirukoitza ere, hamar bider gehiago ere ez, ezta 100 gehiago ere. Nafarroako gaztelerazko hiru telebistek Nafarroako euskarazko komunikabide guztiek baino 313 bider diru-laguntza gehiago jasoko dute aurten. Krisia dela eta Nafarroako Gobernuak 2009an 9.567 euro emango die euskarazko komunikabideei. Bestela esanda euskal prentsan hain ohikoa den mileurista baten soldata erdi. Ez dakit zer arrazoi dela eta –ez dut horretan arakatu–, Nafarroako Gobernuaren pentsamoldea ondo...
Read More
Iruzkin berriak