Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Egunkaria auzia eta Guardia Zibilaren itzal luzea
Atalak: Politika
(ARGIAren 2211. zkian argitaratua)
EGUNKARIA AUZIAREN azken ordua iritsi da, honek jarrai zezakeen modurik okerrenean, ahozko auziarekin. Ikaragarria da fiskalak berak auziaren artxibatzea eskatzen duenean auziak aurrera egitea. Ikaragarria auzipetuetako bakoitza nor den eta zertan aritu den jakitea eta orain Auzitegi Nazionaleko aulkietan ikustea, ETAko kide edo laguntzaile izatearen akusaziopean. Espainiaren defizit demokratikoaren irudi indartsuena bere auzitegiek eskainitako hau.
Heldu da ordua, eta orain airean kulunka dabilena zigorra bera da. Berriz ere esan behar da badirela baikortasunerako arrazoiak, ikusi beharko da fiskaltzaren jarrera zehatza zein den, baina bere tesiak auzipetuen askatasunaren aldekoak izateak indar juridiko handia beharko luke. Herri akusazioak Guardia Zibilaren lanetan oinarrituko dira, auzipetuen defentsek txikituko dituzte, baina Guardia Zibilia eta Auzitegi Nazionalaren itzala… Horra beldurra.
KATALUNIAKO egoEra berriz da ispilu interesgarri burujabetza prozesuak bideratu nahi dituzten estaturik gabeko herrientzat eta, gertutasuna dela eta, bereziki guretzat. Hona ispilu horretako irudi interesgarri batzuk:
Bat, gizarte zibilaren garrantzia eta indarra: herrietan eratutako taldeak dira erreferendum prozesu hau bideratzen ari direnak. Alderdi abertzaleek sostengua eman diete, baina elkarteen ekimenak sortu du egoera zehatz interesgarri hau.
Bi, normalitatea. Edonork izango du gogoan Ibarretxeren kontsulta dela eta Euskal Herrian eroritako zaparrada. Kataluniako hau joko politikoan jarduteko tresna bat gehiago da, legebiltzarrean egiten dena bezain zilegi eta aberatsa. Ez da ezer pasa, batzuentzat garaipen bat da, besteentzat porrota. Kito. Baina asko pasa da, lehenbizikoz 166 herritako erroldaren ia herenak (200.000 pertsonek) independentziaren aldeko botua eman duelako erreferendum batean. Ez duela ezertarako balio? Hori denborak esango du, baina boto hori ematera joan denarentzat asko da. Eta gainera erabateko normaltasunez.
Bai, badakit prozeduraren ikuspegitik Ibarretxeren kontsulta hura eta hau oso desberdinak direla, hura Eusko Jaurlaritzak antolatzen zuela, eskumenak zirela tarteko, legedia… baina, funtsean, aldarrikapen politiko berean oinarritzen dira biak, erabaki eskubidean hain zuzen. Hau da, era batera ez bada, bestelako bideak ibili behar dira arazo politiko hori mahai-gainean jartzeko.
Datorren urtean, Eskozian autodeterminazioari buruzko erreferenduma egingo dute, Katalunian ere kontsulta prozesu honek aurrera jarraituko du eta antolatzaileek Bartzelonara iristeko asmoa ere agertu dute jada. Europako herri txikiak burua agertzeko aukera berri bat eraikitzen ari dira eta euskal herriko indar abertzale eta burujabezaleek ez lukete txanpa hori galdu behar.
Euskal Herrian prozesu soberanistaz asko hitz egin da azken hilabeteetan. Batez ere ENAMeko indarrak bideratzen ari diren borroka moldearen aldaketagatik: borroka armatua atzean utzi eta haren ordez prozesu soberanistarako indar metaketarena abian jarri da. Metatutako etsipen eta sinesgarritasun arazoak oso zabalduta eta sustraituta badira ere, bada ezker abertzalearen trantsizio prozesu hori esperantzaz begiratzeko arrazoirik. Lizarra- Garazi eta Loiolako porroten ondoren, Altsasuko trena sendo eta zuzen bide dator.
EAk heldu dio jada apustuari eta asteak aurrera egin ahala euskal soberanismoaren mapa berri hori nola marrazten den ikusiko dugu apurka. Esperantzagarria bezain ilusionagarria izan liteke prozesu hori, baina egungo egoeran badira ahulgune garrantzitsuak. Esanguratsuena halako prozesu batean parte hartu eta bultzatuko lukeen gizarte ekimenaren defizita da. Azken 30 urteetan bederen, alderdiak dira ekimen burujabearen protagonista nagusi. Gaitz ikusten dut epe labur eta ertainean hori aldatzea, baina ez hainbeste hori orekatzea. Sindikatu abertzaleak izan daitezke indar orekatze zeregin horren gidari. Alderdiek lepo atzean senti behar dute gizarte mugimenduen arnasa. Ulertu behar dute gizarte zibilaren antolaketa egokian dagoela indarra eta euren jarduna haiekiko osagarritasunean txertatu behar dutela.
Alderdi bakoitzak bere proiektu legitimoa du, baina alderdiei eskatu behar zaie burubetza bideetan ezin dela aterik itxi eta egoera gaitzenerako ere zirrikitua zabalik utzi behar dela.