Borroka
(ARGIAren 2216. zenbakian argitaratua) Egunkaria auzia azken txanpan sartu da eta oraindik ez da inondik inora ikusi akusazioaren funtsik, hau da, Egunkaria ETAren aginduetara egon zela eta akusatuak etakideak direla. Ez zen agertu instrukzio osoan eta orain epaiketan ere ez; salaketen arrastorik ez eta akusazioen lekukoen ahultasuna barra-barra. Guardia zibil itzultzailearena latza izan zen: euskaraz zerbait ulertu bai, akusatuei egindako entzuketen itzulpenak epaileari egin ere bai, eta gero...
Read MoreBada berrikuntzarik ETAren agirian
(ARGIAko 2215. zbkian argitaratua) ZUHUR eta ezkor hartu da ETAren azken komunikatua, ez ei du borroka armatuaren amaiera iragartzen, ETAren aldetik interesatzen den komunikatu bakarra “armak noiz eta non utziko dituen iragartzen duena da” eta gisakoak errepikatu dira beste behin ere. Eta bai, ETArekin zuhur ibiltzea da logiko eta zentzuzkoena; ez da samurra bere komunikatuak interpretatzea eta, egiazki, euskal gizarteak borroka armatua behin-betiko utziko duela entzun nahi du. Bai,...
Read MoreEuskalerria Irratiaren lizentziena di-da ulertzeko
Gaur goizean aritu naiz ARGIArako nire asteroko kronika idazten eta, besteak beste, Euskalerria Irratiaren aferez jardun dut. Nola 30.000 euroko zigorra jarri dion Espainiako Industria Ministerioak lizentziarik gabe aritzeagatik, irrati instalazioak debekurik gabe jartzeagatik eta interferentziak sortzeagatik. Irratiko arduradunek lizentziarik gabe aritzearena bakarrik onartzen dute, baina argi da isuna Nafarroako Gobernura desbideratu beharko litzatekeela, bistan da zergatik. Besteak beste,...
Read More“Euskara”-ren lekuan “abertzale” irakurtzen du UPNk
(ARGIAren 2014. zbakian argitaratua) Euskalerria irratiak egoera larriari egin beharko dio aurre ostera ere. 30.000 euroko isuna jarri dio Espainiako Industria Ministerioak lizentziarik gabe emititzeagatik, irrati-instalazioak baimenik gabe jartzeagatik eta interferentziak sortzeagatik. 30.000 euro asko da estu dabilenarentzat, baina larriena irratiaren aurka bere sorreratik dagoen jarrera da. Eta orain gainera, isunaz gain mehatxu berri bat, lizentziarik ez duten irratiak legez itxi nahi ditu...
Read MoreUrte berrirako ametsa
(ARGIAren 2213. zbakian argitaratua) ENAMeko ezker abertzaleak eztabaida prozesu interesgarria amaituko du hilaren hondarrean. Funtsean borroka armatuaren amaiera dago ezbaian, eta bada arrazoirik etorkizunari esperantzaz begiratzeko. Historikoki ENAM osoak modu bateratuan eman ditu bere urrats estrategikoak eta oraingoan ere molde horretan hartu dira erabaki nagusiak. Zatiketa saihestea izan da eta da ezker abertzalearen barruan dagoen kezka eta ardura nagusietakoa, egin beharreko bide berria...
Read More
Iruzkin berriak