Konstituzionalismoa bere gotorlekuan
(ARGIAko 2220. zenbakian argitaratua) “Zutik Euskal Herria” kaleratu ondorengo zalaparta, funtsean, egungo une politikoan espero zitekeena da: alderdi eta indar abertzaleek oro har ondo hartu dute, denak era positiboagoan, baina EAk –batez ere– eta ELAk prozesuari konfiantza gehiago eskainiz eta elkar lanerako ateak garbiago zabalduz. EAJk eta Aralarrek ere norabide egokian ikusi dute agiria, baina orain arteko uzkurtasuna ageri da ezker abertzale historikoak egiten dizkien...
Read MoreSinn Fein eta IRAren lorratzean
Batasunak berretsi egin ditu orain arteko eztabaida prozesuan argitaratutako ideia nagusiak, funtsean “Fase politikoaren eta estrategiaren argipena” eta Altsasuko Adierazpenean kaleratutakoak. Honakoak dira lau ideia nagusiak: bat, badira baldintzak burujabetzaren aldeko indarrak biltzeko; bi, zeregin horretan bide politikoak eta demokratikoak bakarrik erabiliko dira; hiru, Mitchell printzipioen metodologia jarraituko da; eta lau, hau guztia ezker abertzale historikoaren mugimendu...
Read MorePentsioak: neoliberalismoaren gezurrak
(ARGIAko 2219. zenbakian argitaratua) Erretiro adina atzeratzeko proposamena, funtsean, datu demografiko batean oinarritzen da, hau da, gazte eta adineko pertsonen proportzio aldaketa: demografiak behera egin du, beraz, gero eta urriagoa izango den gazte taldeak gero eta ugariagoa den adineko taldearen pentsioak mantendu beharko ditu, eta pentsio sistema hori bideraezina da. Zientzia demografikoaren aterki pean eskainita, argudioak erantzun ezina dirudi, hala da eta listo. Baina kontua da ez...
Read More2010, benetako krisiaren hasiera
(ARGIAko 2218. zenbakian argitaratua) Pedro Solbes Espainiako Gobernuko Ekonomia lehendakariordea 2008ko irailaren bukaeran, hau da, duela urte t’erdi: “Espainiako ekonomiaren indarrari esker eta Gobernuak hartu dituen neurriei esker, datorren urtearen erdialdera hasiko da gainditzen krisia Espainia”. Espainiako administrazioen zor publikoa bi puntu hasiko zela iragarri zuen Solbesek, horrela BPGaren %38,8ra iritsiz, baina horregatik lasai egoteko gaineratu zuen, Europako beste herrialde...
Read MoreA ze saltsa Kataluniako soberanismoan!
ERCko zatiketa baten ondorioz sortu zen iragan udazkenean Reagrupament, Joan Carretero Generalitateko Gobernazio sailburu ohiak gidatutako alderdia. Lau hilabetetan 3.000 militantetik gora bildu ditu. Esquerrak hiruko gobernuan zuen zeregina ondo ez ikusteaz gain, Reagrupamenten ustez, ERC oso epe luzera begira ari zen burujabetzarekin. Aurten egingo diren hauteskunde autonomikoei begira, Carreterok agindu zuen datorren legealdian Kataluniako Legebiltzarrean independentzia aldarrikatzea...
Read MoreBlanca Urgell: berandu, makal eta ilun
Ahozko auzia bukatutako egun berean plazaratu zuen agiria Jaurlaritzako Kultura sailburu Blanca Urgellek. Zuzenbide estatuko instituzioen arteko delako begirune horri begira behar zen garaian agian, Guardia Zibilak eta epaile instruktoreak zapalduko herritarren giza eskubideekiko ardura eta kezka erakustearen aldetik berandu, makal eta ilun. Badirudi zerbait adierazi gura zuela Kultura Sailak eta aspalditik espero zen, baina kale egin du. “Justiziak behin-betiko amai dezala...
Read MoreAmorrua multzo handitan pilatua
(ARGIAko 2217. zenbakian argitaratua) EZ ULERTZEA “ni papa”, ardoa eta uraren dialektika, “apal” berezi horiek, itzulpen txar edo itzulpenik gabeko epaiketak, terrorismoaren apologia frogatzeko Jon Idigorasen aipamenak… Auzitegi Nazionaleko pasarteekin barre egin dugu askok azken asteetan, baina barrearen atzean amorrua multzo handitan pilatzen da. Auzitegi Nazionalean beti gertatu dira oso egoera larriak, baina ohitu gara. Oraingo lardaskeria hauek azaleratu behar dira auzitegi...
Read More
Iruzkin berriak