Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Amorrua multzo handitan pilatua
Atalak: Euskara, Politika
(ARGIAko 2217. zenbakian argitaratua)
EZ ULERTZEA “ni papa”, ardoa eta uraren dialektika, “apal” berezi horiek, itzulpen txar edo itzulpenik gabeko epaiketak, terrorismoaren apologia frogatzeko Jon Idigorasen aipamenak… Auzitegi Nazionaleko pasarteekin barre egin dugu askok azken asteetan, baina barrearen atzean amorrua multzo handitan pilatzen da. Auzitegi Nazionalean beti gertatu dira oso egoera larriak, baina ohitu gara. Oraingo lardaskeria hauek azaleratu behar dira auzitegi horren izaerari buruzkoak barreiatzeko. Eta berme judizial horiekin, herritar askok kartzela zigor handiak bizkarreratzen dituzte.
Egunkaria auzia epaiari begira dago jada, eta epaiketa nola joan den ikusita inork gutxik espero dezake absoluzioa ez den bestelakorik. Baina beldurra airean da, hain zuzen ere, Auzitegiaren izaera ezagutzen delako eta absoluzioak kalte-ordainen bidea irekitzen duelako, horrek Estatuarentzat dakarren irudi kaskarra eta diru ordainketa handiarekin. Absoluzioak zuzenbide estatuaren izaera konpontzailea indartuko luke eta, bide batez, hurrengo datozenei, Udalbiltzakoei, berriz egurra emateko aukera indartu.
Jose Maria Sagardui “Gatza”ren omenaldian parte hartzeagatik Arnaldo Otegi terrorismoaren apologiagatik nola epaitzen zuten ulertzea gaitza zen. Itzulpenaren aferak instrukzioak nola egiten diren ikusteko aukera eskaini du eta hala bai, hala hobeto uler liteke auzi asko nola iristen diren epaiketara: haatik.
Karmelo Landa eta Batasuneko beste zenbait buruzagirekin bezala, espetxean mantentzen dituzte “bestela jarduera politikora itzultzeko arriskua” dagoelako. Baina PSE eta PPko buruzagiei, edo haien inguruko tertuliakide ugariei lasai entzungo zaie ezetz, hemen ez dela “jarduera politikorik zigortzen”.
Otsailaren 10ean biziko da beste kasu larri bat: Asier Agirre Aramaioko alkatea epaituko dute bere herrian AHTren proiektuari buruzko erreferenduma antolatu zuelako. Berdin da azken 30 urteetan gisa horretako dozenaka erreferendum egin badira Espainian, Aramaioko hori ezin zen egin eta listo.
Patxi Gomez preso ohia ere Parot legearen bidetik itzularazi nahi dute espetxera beste hamar urtez. Ortuellako udal osoak eskatu du –PSE barne– ez dadila halakorik egin
Adierazi Euskal Herriak badu lanik giza eskubideen alorrean gertatzen diren gehiegikeriak salatu eta gizarteratzeko. Iragan larunbatean Bilboko Euskalduna Jauregian indar politiko eta sozial ugari bildu ziren ekimenari sostengua agertzeko. Bada zer bildu, zer antolatu, zer salatu.
“BAINA zer espero daiteke ETArengandik erresistentziako erakunde armatu baten logikaren arabera? Pentsatzekoa da prozesua laguntzeaz gain, nola bukatuko den ez denez jakina, bera den botere faktiko hori mantenduko lukeela, eta modu baketsu batean ez balira gutxiengo eskaerak onartuko bere indarra eta eraginkortasuna azkartzeko prestatuko litzatekeela”. Joan den astelehenean Gara-n Mikel Etxeberria preso ohiak idatzitako artikuluak ematen du zer hausartu Batasunaren baitan ematen ari den barne hausnarketaz.
Jesus Egigurenek ere, prozesu hori seriotzat eta zintzotzat hartzen du Publico-n egindako elkarrizketa batean, baina ezkor ageri da egoera horretatik ateratzeko ezker abertzale historikoak izango duen gaitasunaz. Madril dagoeneko bigarren plano batean geratzen den garai batean sartu garela ohartarazten die PSEko kideei.