Polibalentzia versus espezializazioa
Ezagutzaren kudeaketa, horra kudeaketa modernoaren beste kontzeptu garrantzitsuetako bat, etengabeko hobekuntzaren aroan funtsezkoenetakoa, zalantza barik. El Éxito fue la confianza liburuan Jabi Salcedok garatzen du alor hau. Lan eta enpresa munduan eraginkortasuna eta arrakastaren paradigma espezializazioari lotzen zaionean, hara non eta liburu honetan polibalentzia zorrotz kontrajartzen zaio espezializazioari. Egile honen aburuz, espezializazioak arazo larriak sortzen ditu enpresetan,...
Read MoreSaratxagaren liburua baliatu dut ARGIAn nola gauden ikusteko
Koldo Saratxaga eta Jabi Salcedoren liburua irakurri berri dut: “El éxito fue la confianza” (Helbide horretan doan deskarga daiteke). Bertan, etorkizun ilun samarra zuen Bizkaiko Kizun enpresarekin 2008an egindako lana kontatzen da. Enpresa familiar, tradizional, bertikal horietako bat gehiago zen, eta aldatu ezean etorkizuna beltz izango zuena. Berau zuten bi anaia jabeek Saratxagaren K2K emocionando bulegora jo zuten eta hor hasi zen miraria. Saratxagaren berri duenak badaki enpresa eta...
Read MoreHaizeak atzo Euskaldunan utzitakoa
Duela hamabost egun Euskaldunon Egunkariaren epaia ezagutu zenean, poza borborka barreiatu zen Euskal Herri osoan, eta Martin Ugalde Kultur parkean bereziki. Zalantza guztiekin espero bazen ere, azkenean iritsi beharrekoa heldu zen Madrildik. Bilboko Euskaldunako atzoko poza pausatuagoa zen, harlauza itzela gainetik kendu izan duenaren poz sakona, bigarren harlauzari bultza egiteko indarra hartzen duenaren alaia. Bigarrenaren mehatxua, Juan Mari Torrealdaik gogoratu zuen moduan, hor dago eta....
Read MoreAberri Egunaren ondorengo abertzaletasuna
Ondoko testua astelehen goizean idatzitakoa da, ARGIAn idazten dudan “Maltzagatik” asteroko kronikan. Eguerdi aldera entregatzekotan nintzenean iritzi zen Egunkaria auziko absoluzioaren berria. Maketatik hau ezabatu eta di-da batean berria egitera 15:00ak baino lehenago entregatzeko. Zorionez, aldizkariko maketatik borratu bai, baina blogerako baliatu ahalko dut. Duela ez asko zakarrontzira joango zen edo, kasurik onenean, nire artxiboan geratuko...
Read MoreEz da justiziarik Espainian
Artikulu hau atzo eguerdian idatzi nuen arrapaladan, Egunkaria auziaren epaiaren berri izan bezain agudo. Kontua da “Maltzagatik” nire asteroko kronika astelehen eguerdian entregatzen dudala eta hor nengoela atzo goizean epaia noiz aterako zain. Laster erabaki nuen ezin nuela zain egon, epaia 12:00etan, 13:00etan edo 15:00etan atera zitekela, edo beranduago. Beraz, egin nuen nire ohiko kronika eta 13:00ak aldera entregatzekotan nintzen. Ordu horretan ikusi nuen epaiaren albistea,...
Read MoreBaietz erantzungo du ETAk
Aberri Egunaren atarian etorriko ote da menia? Batek daki, baina badirudi Bruselako Adierazpenak jadanik betetzen duela orain arteko berrikuntza kupoa. Luze joko du honek guztiak eta “hobeto dosifikatzea” pentsatuko dute batzuek. 2009ko udako oporren bueltan iragarri zuen legez kanpoko ezker abertzaleak barne hausnarketa eta eztabaida prozesuari ekingo ziola. Gero etorri ziren Arnaldo Otegi, Rafa Diez eta beste buruzagi batzuen atxiloketak. Eta Donostiako manifestazio garrantzitsu...
Read More
Iruzkin berriak