Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Aberri Egunaren ondorengo abertzaletasuna
Atalak: Politika
Ondoko testua astelehen goizean idatzitakoa da, ARGIAn idazten dudan “Maltzagatik” asteroko kronikan. Eguerdi aldera entregatzekotan nintzenean iritzi zen Egunkaria auziko absoluzioaren berria. Maketatik hau ezabatu eta di-da batean berria egitera 15:00ak baino lehenago entregatzeko. Zorionez, aldizkariko maketatik borratu bai, baina blogerako baliatu ahalko dut. Duela ez asko zakarrontzira joango zen edo, kasurik onenean, nire artxiboan geratuko zen.
——————————-
ABERRI EGUNAK bi mezu nagusi utzi ditu aurtengoan. Ekitaldiei jaramon eginda pentsa liteke etorkizun hurbilean bi bloke izango direla abertzaletasunean, bata EAJren inguruan eratua eta bestea ezker abertzale soberanistak osa dezakeena. EAJ eta Hamaikabatek osatzen dute lehenengo blokeko siglak. Bigarrenean Batasuna eta EA ari dira ardatz eta ikusgai dago Aralar eta AB ere erakarriko dituzten. Badirudi hori litzatekeela naturalena, baina iragan Aberri Egunak hainbat tentsio ere badirela ikusarazi du.
Naturalenari bide emanez, gertukoenen arteko harremana eta, ahal den neurrian, akordio politikoa litzateke logikoena. Borroka armaturik gabeko eszenatoki batean, euren burua ezkerreko eta abertzaletzat duten buruzagiek akordioetara iristeko gaitasunik ez badute, maila eskasa erakusteaz gain, sinesgarritasun gutxi erakutsiko dute herri honen etorkizuneko erronka gaitzen aurrean.
Akordioak ez du esan gura ezinbestean hauteskundeetarako tratua, baina gizartean indar metaketarik gauzatzen bada, horrek instituzioetan ere bere isla izatea litzateke logikoena. Bi bide dira horretarako: hauteskunde ondorengo itunak, edo berdintsuenen artean hauteskundeetara batera joatea. 2011ko udal eta foru hauteskundeetan gaitza dirudi eskema berri hau zuzenean islatuta ikustea, denak adierazten du oraindik ere azkarregi izan litekeela, baina etorkizun politiko hurbilaren kimu batzuk hasiko dira agertzen.
Etorkizunari begira, alabaina, ez da samur ikusten bloke horiek nola egituratuko diren Euskal Herria gaur egun osatzen duten hiru errealitate instituzional nagusietan: EAEn, Nafarroan eta Iparraldean. EAEn ez da ezer desegin behar, nahi izatekotan, eraiki besterik ez da egin behar. Iparraldean Euskal Herria Bai ekimenak bidea aski egina du dagoeneko. Eta Nafarroan? Egoera desberdina erantzun desberdina printzipioari eutsiz, NaBaik eutsi diezaioke 2011ko udal eta foru hauteskundeetarako ere –azkenean gai badira–, baina ezker abertzale historikoak legez kanpo jarraituz gero edo, legezkoa izanik, bere aldetik aurkeztuta, mapa politiko hori oraindik ere ondo finkatu gabe legoke Nafarroan.
Aberri Egunak sendotu egin du ezkerreko bloke soberanistaren ikuspegia, baina lauso, oso lauso ageri da. Oraindik ere, borondate ariketa handia egin behar da etorkizunean zerbait irudikatzeko. EAJren blokean ibilbide orria garbiago ikusten da eta esparru abertzalearen zati handi bat bere inguruan biltzeko aukera bikaina du. PSE-PP mamua aitzaki eta arrazoi, horretan saiatuko da.