Gazteluko plazatik
Hasiera » Ekonomia » Grezia atarian dugu
Mai10 0

Grezia atarian dugu

Atalak: Ekonomia

(ARGIAko 2230. zenbakian argitaratua)

Europako Batasunean zor publiko moduan dagoen euro bakoitzeko zor pribatua den beste euro bat ei dago (Paul de Grawe ekonomialaria, Soledad Gallegok joan den igandean aipatzen zuen El País-en). Kontua da Europako gobernuek sekulako dirutzak bideratu izan dituztela zor pribatu hori sostengatzera, bestela bankuak erabateko krisian sartuko zirelako eta honek ekonomia hondoratuko zuelako. Hala saldu digute. Diru publikoak atera zituen zulotik finantza merkatuak, modu horretan ekonomiaren porrot erabatekoa saihestuz. Finantza merkatuen erregulazioa ezinbestekoa ei zen. Guztia gezurra. Ez da erregulaziorik eman, eta orain finantza merkatuek ez dute inongo errukirik zor publikoa duten estatuekin. Eta konfiantzak behera egiten du.

Konfiantzarik ez badago jai, krisia gertu da, hori bizitzako alor guztietan gertatzen da eta ekonomian ere hala dela ondo ikasi dugu azken bizpahiru urteotan. Eta zeinek banatzen du konfiantza? Besteak beste finantza merkatuek, estatuen zor ahalmena neurtzen duten kalifikazio agentziek. Eta hauek, estaturen baten zorra handia denean eta berau ordaintzeko arazoak izan ditzakeenean, konfiantza indizea jaisten diote eta estatu horrek konfiantza maila galtzen du finantza merkatuetan. Ondorioa: estatu horretan gutxien dutenek gerrikoa estutu beharko dute.

Espainiari ere gerta dakioke hori,  edo Portugal eta Irlandari. Akaso Italia berari ere bai. Apirilaren bukaeran Standard & Poor’s-ek –arrisku maila neurtzen duen agentzia horietakoa– Espainiaren konfiantza ahalmena jaitsi zuen eta Greziako beldurra barreiatu da zezenaren azalean, baita haren Iparraldean ere, euskal lurretan alegia. Eta Gipuzkoan, adibidez, beldurra bada  langabezia %9an dagoenean, pentsa zer izan behar duen %28 duen Kanarietan. Baina lasai, Espainia Grezia baino sendoago dago, diote agintariek ohi bezala, eta herritarrek sinetsi ere bai. Eta akaso hala izango da, baina bada konparaketak egiterik.

Greziak defizit publikoa %12,7tik %2,8ra jaitsi gura du bi urtetan. Horrek sutan jarri du helenoen lurraldea eta, gainera, inor gutxik uste du bete ahal izango duenik, ezta Europako Batasunetik mailegu gisa helduko zaizkion laguntzekin ere. Espainiak bere defizita %11,4tik %3ra jaitsi gura du 2012rako. Bale, ekonomialariek diote zor publikoa Grezian baino askoz txikiagoa dela Espainian eta, beraz, ez dela Grezian moduko arriskurik. Baina Greziako langabezia 2009aren bukaeran ez zen iristen %10era eta Espainiarena %20an zegoen. Tira, batek daki hango porrot ekonomikorik dagoen, baina argi dagoena da han ekindako erreformen gisakoak atarian direla hemen ere. Gastu publikoaren murrizketa itzel batetik (Elena Salgado ministroak datozen bi urteetan Madrilgo Gobernuak, autonomiek eta udalek 15.000 milioi euroko murrizketak izango dituztela iragarri du) eta lan erreforma gogorra bestetik.

Neoliberalismoaren tesi zabaldua honakoa da: Grezia eta beste estatu hauek krisian baldin badaude, hori da gastu publiko handia eta –sindikatuek behartutako– lan merkatu zurruna dutelako. Bada ez, ez behintzat EBko estatu aberatsenek baino gehiago. Konparazioan, orain finantza merkatuen miran dauden estatu hauek EBko aberatsenek baino askoz gastu publiko txikiagoa dute, enplegu publiko gutxiago eta soldata askoz eskasagoak. Krisi egoerak askoz gehiago du zerikusirik beste hiru eragile hauekin. Bat, lan errenten etengabeko jaitsiera (kapitalarenak neurririk gabe gora egin duen bitartean) honek erosketa ahalmen erreala txikitzen duelarik; bi, finantza krisiak ekarritako mailegu eza; eta hiru, berrikuntza eta formazioaren eskutik ekonomiak birmoldatzeko gaitasunik eza.

Egibarren berbek, beraz, edozeinek egingo lukeena adierazten zuten: saldu behar duenak edonon saltzen du, baina bere ahalegina gehiago bideratzen du eroste ahalmen handiagoa dagoen lekuetara. Ahula da komunitate politikoa onura ekonomikoan oinarritzea, baina ekonomia eta ongizatea eragile garrantzitsuak dira eta, alde horretatik, Euskal Herria posizio onean dago Espainiatik aldentzearena erakargarri bihurtzeko.

Baina adi, Grezia ere hor dago-eta, 150 lanpostu gutxiagorekin, Sakanan ate joka jada.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Xabier Letona

Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.

Azken bidalketak

  • Lizentzia da prozedura
  • Etxeratzeko unea?
  • PAI Castejon: Mendozaren araua urratu du Gimenok
  • Mendigorria, Castejon eta PSN: bi erabaki, bi aitzaki
  • Espainiako estoldak, “El Mundo”-ko zuzendari baten begietan

Iruzkin berriak

  • Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
  • “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko iraila
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • Azpiegiturak
  • Bake Prozesua
  • EAE
  • Ekonomia
  • Energia
  • Errepresioa
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Hondakinak
  • Katalunia
  • Kulturgintza
  • Nafarroako politika
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Politika Espainia
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA