Gazteluko plazatik
Hasiera » Ekonomia » Jabegoaren banaketa funtsezkoa da
Mai13 0

Jabegoaren banaketa funtsezkoa da

Atalak: Ekonomia

Aurreko batean egin nizkion aipamen pare bat “El éxito fue la confianza” (Koldo Saratxaga, Jabi Salcedo) liburuari. Batean, irakurritakoa kontuan hartuta ARGIA nola ikusten nuen aipatzen nuen; bestean espezializazioa eta polibalentziaz jardun nuen, Jabi Salcedok ezagutzaren inguruan zituen tesiekin bat eginez. Eta orain enpresen jabegoaz aritzeko unea da. Beraiek funtsean zera diote: Harreman Estilo Berrian oinarrituz enpresan funtsezkoena pertsonak dira eta hauei, besteak beste, konfiantza, parte hartzea, sormena, askatasuna, erabakietan parte hartzea, talde lanean aritzeko aukera… emanez gero, enpresa edo erakunde arrakastatsua izango da. Izaera juridikoa –kapitala noren esku dagoen– ez da hain garrantzitsua, kapitalak erabakiak hartzen baditu ere, horiek gero pertsonek gauzatzen baitituzte.

Eta bai eta ez. Zalantza barik, elkarte anonimo batean dena primeran joan daiteke pertsonetan oinarritutako balore horiek indarrean jartzen badira. Baina dena hobeto joango da balore berdinetan oinarritutako harreman molde hori langilea jabe den egitura batean gauzatzen bada, kooperatiba batean edo SAL batean esate baterako. Langilea nagusi, kapitalean eta kudeaketan, horra hor klabe nagusietakoa enpresa arrakasta, justizia soziala eta demokraziaren bidean.

Irtenbide gabeko gatazkaren aurrean –batzuetan gertatzen dira halakoak–, nork erabakitzen du? Jakina, onena elkarrizketaren bidez bideratzea, baina hainbatetan ez da posible eta haustura ezinbestekoa da. Orduan hobe gehiengoak irabaztea, kapitalaren gutxiengoak irabaztea baino.

Eta sortzen den aberastasunaren banaketa? Bai, SA batean harreman estilo berriak justuago bana dezake aberastasuna, denok gustura egoteko moduan seguruenik, baina ez banaketa justuena. Irabazi handietan, kapital gehien duenak askoz gehiago eramaten du. Eta, sarritan alderantziz, galerak direnean, kapitalean du eraginik handiena, honek enpresaren bideragarritasunean izan dezakeen arriskuarekin. Kapital metatze handiak botere ahalmen handia sortzen du, beraz, hobe berau banatua egotea metatua baino.

Koldo Saratxagak ondo aski daki zer diren kooperatibak, ibilbide luzea izan baitu beren baitan, denetarik ikusiko zuen eta horregatik dio egitura juridikoa ez dela garrantzitsuena. Elurtzekoa da, baina iruditzen zait liburuan garrantzia kentzen zaiola jabegoari eta nire ustez, hori ere klabea da pertsonetan oinarritutako enpresa, erakunde, elkarte edo mundu berriaren eraikuntzan.

Ezaguna da azken urteotan bizi dugun krisi latzaren jatorria kapital metaketatik datorrela, diru gosetik… handitzea eta gehiago irabaztea izan da munduko finantza erakunde askoren helburu bakarra. Eta heldu garen lekura heldu gara. Ez, sinetsita nago jabegoaren banaketa funtsezkoa dela bestelako pertsona eta bestelako gizarte hori eraikitzeko.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Xabier Letona

Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.

Azken bidalketak

  • Lizentzia da prozedura
  • Etxeratzeko unea?
  • PAI Castejon: Mendozaren araua urratu du Gimenok
  • Mendigorria, Castejon eta PSN: bi erabaki, bi aitzaki
  • Espainiako estoldak, “El Mundo”-ko zuzendari baten begietan

Iruzkin berriak

  • Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
  • “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko iraila
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • Azpiegiturak
  • Bake Prozesua
  • EAE
  • Ekonomia
  • Energia
  • Errepresioa
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Hondakinak
  • Katalunia
  • Kulturgintza
  • Nafarroako politika
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Politika Espainia
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA