Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Erresistentzia
Atalak: Ekonomia, Politika
(ARGIAko 2232. zenbakian argitaratua)
Zapaterok ba ote du beste alternatibarik nazioarteko finantza merkatuen presioaren aurrean? EBko estatu indartsuenen –eta funtsean Alemaniaren– presioen aurrean?
Patxi Lopez eta diputatu nagusiek ba al dute alternatibarik? Ez, ez dute. Gerrikoa estutu behar da eta kito. Eta arazo nagusia ez da gerrikoa estutzearena, nola estutzen den baizik. Erabat desberdina baita gerrikoa neoliberalismoaren indarrak hasetzeko moduan egitea, edo herritarren beharrak oinarritzat hartuta.
Egungo Europar Batasunaren agintzaritzan ez dago alternatibarik. Ezta Espainia edo Frantziako agintaritzan ere. Eta are gutxiago botere ahalmen urriagoak dituzten Euskal Herriko administrazio guneetan. Eta nola egongo da alternatibarik euroaren erresumako agintaritzan indar neoliberalak nagusi direnean?
Europako sozialdemokraziak berak ere aspaldi eman zuen amore bestelako alternatiben bilatze lanetan eta hola dabil. Hiruzpalau gobernu sozialdemokrata besterik ez dira geratzen Europako Batasunean, tartean Espainia eta Grezia, eta bultzatzen dituzten neurriak eskuinaren kritika populista eta demagogoa –”txiroenak dira kaltetuenak”– jasotzerainoko moldekoak dira.
Kontua da inork gutxik dakiela hau nola buka daitekeen, noraino hondora gaitezkeen. Euroguneak aberastasunaren lilura barreiatu zuen EBko estatu guztietara, honek estatu handienekiko zekarren morrontza kontuan hartu barik. Estatuek eurogunearen menpeko zor publiko errazaren ametsa bizi izan dute. Herritarrak eta enpresak bankuen kreditu errazen ameskerian zorpetu dira. Eta bi hamarkadatan aberats berrien sindromea zorabiatzeko moduan barreiatu da agintari eta herritarren artean.
Agintarien ametsak Euskal Herrian: autopistak, abiadura handiko trenak, azpiegitura erraldoiak… Nortasun zeinuen bila, kultur eta ekonomi azpiegituren lehia barreiatu da han hemenka –”hark badu, nik ere bai”– eta tabakalerak, artiumak, gugenheimak, arte garaikide zentruak, nazioarteko erakustazokak, erraustegiak eta gisakoak perretxikoen gisara sortu dira han-hemenka. Zoriontasunaren helmuga aberastasunarekin parekatu da, eta gizarteak kosk egin dio amu saihestezin horri.
Azken bi hamarkadetan herritarrek ez dute ulertu ezin dela eduki norberak duena baino gehiago eta Ulisesen tankeran abiatu dira bankuen kantuak erakarrita. Etxea bakarrik ez, etxeak izan behar dira, eta autoak, bidaiatu urruti, kontrol gabe kontsumitu, eta auzokoak baino gehiago bada are eta hobeto. Gure agintariek bezala, baina eremu pribatuan. Hori ei da progresoa, askatasuna, Itaka. Estatubatuar bizitza estilo hori erraietaraino sartu da gure idiosinkrasiaren harrotasunean bizi izan den Europan, gure bizitzetan.
Burbuila eta berarekin ametsa lehertu diren arte. Ideologia eta agintaritza gune nagusienetan alternatibarik geratzeraino. Kapitalismoak bere baitan bilatzen du krisiaren alternatiba eta testuinguru horretan diruak bere burua indartu besterik ez du egiten, gobernuak zuzen-zuzenean bere agindupean jartzeraino. Ez dago alternatibarik. Edo bai.
Erresistentzia da alternatiba bakarra, gutxienez orain arteko ziklo kapitalistak errepika ez daitezen nahi duten guztientzat. Jakinda gainera, erresistentzia horrek gaur gaurkoz ez duela eraikitze ahalmenik bere baitan, baina jakinda baita ere, oraingo uholde neoliberalari aurre egin barik ezinezkoa dela etorkizuneko alternatibetan amestea.
Eta erresistentzia ez da bakarrik oraingo zapaterokadari aurre egitea, nahiz eta orain hori bilakatuko den oinarrizkoa. Ez du balioko murrizketa sozialak eteteko, ezta lan erreforma gogorra galgatzeko edo zerga erreforma progresiboagoa bultzatzeko. Baina agian balioko du hauek guztiak baldintzeko, pittin bat bada ere. Agian balioko du etorkizunerako aliantza sendoak jorratzen jarraitzeko. Eta seguru balioko duela herritarren gehiengoaren desadostasun sakona erakusteko. Hori bera bakarrik ez da gutxi; eta sarri funtsezkoa, hauteskundeetan bezain funtsezkoa
Euskal Herrian bada sektore anitza eta zabala erresistentziaren ideia honekin bat egiten duena. Gehiengo sindikalak iaz deitutako greba orokorraren zentzua inoiz baino hobeto ikusten da orain. Bada indarrik eta erakusteko ordua da.