Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Zain dago ama, zain aita
Atalak: Politika
ETA-REN su-etenaren zain dago ezker abertzalea, zain euskal klase politikoa, zain euskal gizartearen gehiengoa. Isilpeko su-etenetik aitortutako su-etenerako jauzia litzateke, denak adierazten baitu ETAk atentaturik egiten ez badu, hori bakarrik uler litekeela ezker abertzaleak daraman prozesuaren baitan.
Oraingoan, dena den, bakea eraikitzeko aukerarik izango bada, ez da izango aurreko bake prozesuetako eskemetan. Gehienek onartzen dute hori. Ezker abertzalearen gehiengo oso handiak erabaki du jada etorkizuna borroka politikoan zizelkatu behar dela, aurrerantzean armek ez dutela lekurik. Aldebakarreko erabakia da eta horrek, bururaino eramaten bada, dena aldatzen du. Arrakastatsua izango ote da?
Hipotesiei ekinez, bi muturretara bederen begiratu behar da. ETA da bata, eta bi hipotesi plantea daitezke epe hurbil eta ertainera begira, gutxi gorabehera udal eta foru hauteskundeen ostera arte. Lehen hipotesia: metodologiei buruzko zalantzak izan arren, ETA ados dago sakonekoarekin, hau da armak utzi beharraz eta, beraz, prozesu hau bultzatuko du, lehenik eta behin su-etena aitortuz eta ondoren dagokion desegite negoziatuari ekinez. Dena nahiko isilean.
Bigarren hipotesia. Ezker abertzalearen presioak behartuta ETAk aukera berri bat emango lieke ezker abertzaleko “prozesu demokratikoaren” bultzagileei, Lizarra-Garazin eta Loiolako prozesuan egin zuen bezala, halako zerbait esanez moduan “Ongi da, ea oraingoan zerbait lortzen duzuen, bestela gu gure jardun armatura itzuliko gara”.
ESTATUA da beste muturra. Nola jokatuko du? Behin armen alboratzea egiaztatu ondoren, gatazkaren bukaera duina bultzatuko du edo garaile eta garaituen irtenbide zapaltzaileari helduko dio? Ez dago garbi. Izan daitezkeen ikusmoldeak asko laburbilduz hara bi joera.
Batetik, hor da Jesus Egigurenen ildoa, funtsean Loiolako negoziazioan islatu zena eta irtenbide duinarekin lotua egon litekeena: gatazkaren ondorio bortitzak konpondu eta akordio politikoa euskal alderdien artean.
Beste ildoa PPk eta orain Rubalcaba barne ministroak ordezka lezaketena izan daiteke: “Irabazi dugu, integratu ala hil”. Azken eredu honi primeran letorkioke ezker abertzale historikoaren balizko zatiketa. ETA ahul, txiki eta marjinal batek Espainian kohesioa ekar dezakeen moduan, euskal gizartea labirintoan murgildua uzten du.
ETA EZKER ABERTZALEA? Barne zatiketa saihestea du lehen helburua, baina ez ohi bezala jarraitzearen prezioan (1992an bezala, Lizarra-Garazin edo Loiolan bezala). Hori bukatu da. Ez haientzat bakarrik, euskal gizarte osoarentzat litzateke egokiena batasunari eustea, hala bakarrik ekin baitakioke modu arrakastatsuan gatazkaren ondorioen konponketari (presoak, biktimak…). Herri ikuspegi eta humanotik begiratuta, gatazkaren ondorioena bideratzeak beharko luke lehentasuna. Lehenengo sufrimendua amaiarazi eta gero –bitartean ere nahi bada, baina bigarren plano batean–, politika.
(ARGIAko 2233. zenbakian argitaratua)