Presioa eta presioa… diruak agindu ez dezan
BIZI NAIZEN etxeko hipoteka-mailegua eskuratu genuenean, orain hamairu urte, haren jabetza eskriturak zioen etxeak 20 milioi pezeta (120.000 euro) balio zuela. Ezin genuen hori baino diru gehiago eskatu etxea erosteko maileguan. Kontua garbia zen. Bankuak gure hipoteka saldu nahi izan bazuen, paketetxoa batzen zuen paperean argi geratuko zen hipoteka-mailegu hori 20 milioi pezeta balio duen etxe batean oinarritua dagoela. Neurri sinple hori nazioarteko finantzetan indarrean jarriko...
Read MoreEta orain Nafarroan zer?
IRAKURKETA ugari egin daitezke ezker abertzaleak eta EAk joan den igandean sinatutako akordioaz. Pentsa liteke Batasunak topatu duela hauteskundeei aurrez aurre begiratzeko lurreratze pista. Edota EAk bere zailtasun politikoetarako aireratze pista. Akordio honetan ez dagoela ezer berririk, edo ez dela behar beste aldentzen ETArengandik, edo ea nola gauzatuko den elkarlan hori hainbatetan hain desberdinak izanik… Pentsa daitezke makinatxo bat gauza eta hedabideetan ere era...
Read MoreProtesta, aldarrikapena, alternatiba
“BIZI dugun krisi larritik ateratzear gaudenean, langileek honen aurrean erakutsitako aldartea, zentzua eta jarrera arduratsua” azpimarratu zuen Jose Luis Rodriguez Zapaterok joan den azaroan Iruñean, UGTren Metal, Eraikuntza eta Hurbilekoen 25. Kongresu Federalean. Bake sozialari eutsi izana ez zuela “inoiz ahaztuko” eta “bihotz bihotzez eskertuta” zegoela adierazi zien kongresukideei. Europar Batasuna Espainia zorraren erreskatera abiatzeko prest ei dagoen honetan,...
Read MoreEstrategikoa dirutan neurtzen denean
PRESOEN hiru abokatu eta beste zazpi lagun atxilotu zituen joan den apirilean Guardia Zibilak eta operazio hori gauzatzeko banatutako agiriaren berri izan da joan den astean. Aspaldi genekien hor kontatutakoa, baina hotzikara sortzen du hain zehaztua ikusteak. Harribitxi ugari du agiriak, baina muina esaldi honetan da: «Atxilotuak tratatzeko moduaren helburua hau izango da: adierazpenen bat lortzea, akusazio judizialak berreste aldera». Tortura eta tratu txarrak alegia. Atxilotuetako...
Read More
Iruzkin berriak