Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Estrategikoa dirutan neurtzen denean
Atalak: Euskara, Hedabideak, Politika
PRESOEN hiru abokatu eta beste zazpi lagun atxilotu zituen joan den apirilean Guardia Zibilak eta operazio hori gauzatzeko banatutako agiriaren berri izan da joan den astean. Aspaldi genekien hor kontatutakoa, baina hotzikara sortzen du hain zehaztua ikusteak. Harribitxi ugari du agiriak, baina muina esaldi honetan da: «Atxilotuak tratatzeko moduaren helburua hau izango da: adierazpenen bat lortzea, akusazio judizialak berreste aldera». Tortura eta tratu txarrak alegia. Atxilotuetako batzuei errezeta hori, besteei “tratu bikaina”. Eta operazio horretan, zehatz-mehatz bete zen agindutakoa, atxilotuek gerora jakinarazitakoaren arabera: hiru abokatuek eta Erramun Landa EHUko irakasleak ez zuten torturarik jaso eta beste seiek tratu txarrak, kolpeak eta bestelako irain ugari jaso zituzten.
Dagoeneko hasi da “bertsio ofiziala” lanean: agiri hau guardia zibil bakarraren kontua ei da. Eta bertsio absurdoen zerrenda luzea dator berehala gogora: garai bateko manifestari hegalariak –poliziek airera tirokatzean zauritzen ziren haiek– gaur egun ustezko etakidea atxilotzera doazen 10-20 guardia zibil erasotzen dituen atxilotua bilakatu da. Edo errazago, torturatua ETAko kide bilakatzen da, ETAk torturak salatzea agintzen ei dielako bere militanteei. Edo kontraerasorako bertsioa: edo atxilotuak frogatzen du torturatu dutela edo faltsua da, beraz irainetan ari da eta horrek agintarien salaketa ekarriko du.
Hala kontatuta, txiste itxura hartzen du honek guztiak, baina eguneroko ogia da oraindik euskal gizartean eta ez salbuespena, torturarekiko kritikoa den zenbait gunetatik iradokitzen den moduan. Honen guztiaren kontrastea are ikaragarriagoa da Jose Luis Ramirez Demokraziarako Epaileak (JpD) erakundeko bozeramaileak Berria-ri adierazitakoa irakurri ondoren: “Atxiloaldiaren helburua ez da atxilotuaren aitortza lortzea. Atxiloketako helburua atxilotua epailearen esku jartzea da; besteak beste, alde egin ez dezan (…) Ez dut ondo ulertzen zergatik betetzen den atxiloaldietako epe osoa”.
EUSKARAZKO HEDABIDEOK arazo bat dugu: “Bizi garela justu-justu”. Juan Mari Larrarte EKTko kontseilari ordezkariak egindako adierazpenak dira eta bat nator berarekin. Ez da oraingoa kontua, dena den, beti egon gara molde horretan, behintzat publikoak ez garen medioak. Krisia gurean bizi ohi da, baita oparotasun garaietan ere, baina egungo krisi sasoi betean, larrialdi egoera areagotu egiten da euskal prentsan ere. Kontsumoaren beherakada eta murrizketa publikoen ondorioz, salmentak oro har gutxitu dira, bereziki publizitatea eta egunkari edo aldizkariena.
Paperezko prentsaren sektoreak mundu mailan bizi duen krisi gogorrak eraginda, gure jardueraren hausnarketa egin eta saio eta hutsegite metodologia behin eta berriz astintzera behartuta gaude. Euskal Herrian zein Chicagon gertatzen da hori eta ari garenoi dagokigu klabeetan arakatzea eta asmatzea.
Hori da gauza bat eta bestelakoa da diskurtsoetan eta paperetan esaten den estrategikoa den sektore batean zenbat inbertitzen den –gurean diruz laguntzen zaigu, zentzu karitatiboan ia–.
Milioia gora-behera, azken urteetan euskarazko hedabide ez publikoek denera 7-8 milioi inguru jaso dituzte zuzenean Eusko Jaurlaritza eta diputazioetatik gure jardunagatik. Ez dela gutxi pentsa daiteke, eta egia da; gainera funtsezkoa da gure biziraupenerako, eta herri erakundeei aitortza hori egin behar zaie. Baina horrek ezin gaitzake iparra galtzera eraman, batez ere diru publikoaz egiten den erabilera ikusita.
Benetan estrategikoa AHTren proiektua da (10.000 milioi euro Euskal Herri osoan). Edo super-sur saihesbide proiektua (425 milioi euro), Zubietako erraustegi proiektua (400 milioi euro)… BEC egiteak 420 milioi euro kostatu zuen, San Mames Berriak 175 milioi euro balioko du eta Jaurlaritzak 55 jarriko ditu… Artium museoak, berak bakarrik, 5 milioi euroko aurrekontua du, Jaurlaritzak euskarazko hedabideak laguntzeko aurten gastatuko duena gutxi gora-behera. Zerrenda gura beste luzatu dezake irakurleak, adibideak ez baitira falta azken urte luzeotan.
Horiek estrategikotzat saltzen zaizkigu eta agintariek sinesten dute hori, eskainitako diru kopuruek argi eta garbi adierazten duten moduan. Koherentzia agerikoa da. Aurten adibidez, Jaurlaritzak 10 milioi euro bideratuko ditu euskara sustapenerako. Aldea begi bistakoa da, San Mames berria laguntzeko baino bost aldiz gutxiago. Koherentzia aipatzearena irakurlearen esku utziko dut.
(ARGIAko 2234. zenbakian argitaratua)