Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Protesta, aldarrikapena, alternatiba
Atalak: Ekonomia, Politika
“BIZI dugun krisi larritik ateratzear gaudenean, langileek honen aurrean erakutsitako aldartea, zentzua eta jarrera arduratsua” azpimarratu zuen Jose Luis Rodriguez Zapaterok joan den azaroan Iruñean, UGTren Metal, Eraikuntza eta Hurbilekoen 25. Kongresu Federalean. Bake sozialari eutsi izana ez zuela “inoiz ahaztuko” eta “bihotz bihotzez eskertuta” zegoela adierazi zien kongresukideei.
Europar Batasuna Espainia zorraren erreskatera abiatzeko prest ei dagoen honetan, Zapateroren esker onaren emaitzak begien aurrean daude. Eta eskertuta jarraituko du gainera, sindikatu nagusiak lagun, Espainiako kaltetuenen aldetik ez delako oso jarrera desberdinik antzematen. Oraingoz bederen.
Bestelakoa da Hego Euskal Herriko egoera eta gehiengo sindikalak greba orokorra deitu du hilaren 29rako. Iazko maiatzean egin zen lehenbiziko entsegua eta orduko irakasgaiekin eta egungo egoerarekin, erantzun maila sendoa espero liteke.
Baina zertarako? Zer lortuko da? Agerikoa da ez duela Espainiako Gobernuaren lan erreforma geldiaraziko, baina balioko du erakusteko euskal gizartearen gehiengoa ez dagoela ados. Ez erreformarekin, ez gure gobernuek krisia kudeatzeko duten moldearekin ere: “Ez gure izenean”, horixe da. Balioko du bertako alderdiei presio egiteko, bide horretan PSOE laguntzeak dituen arriskuez ohartaraziz. Balioko du bestelako konponbide alternatibo eta justuagoen bozgorailu izateko. Balioko du protestarako. Eta balioko du, halaber, beste behin ere euskal gizartearen izaera desberdina ikusarazteko.
Horrela ez dela herrialde bat krisitik ateratzen erantzungo dute grebaren aurkakoek, baina orain arte gobernuen eta eragile ekonomiko nagusienen neurriekin ere ez. Aitzitik, krisia areagotu da.
Kapitalismo neoliberalak argi erakutsi du oso eraginkorra dela hazkundea eta aberastasuna sortzen, horretan ez da zalantzarik. Baina ezin txarragoa da aberastasun hori berdintasun irizpideekin banatzen. Porrot egin du ongizatearen eraikuntzan, besteak beste ez dagoelako hori bere helburuetan.
Lasterketa hau hasi besterik ez da egin. Defizita jaisteko, kutxa publikoaren 15.000 milioi euroko murrizketarekin hasi da PSOEren Gobernua. Defizit txikiagoak eta ekonomi egoera hobeagoak izanda ere Alemaniak 80.000koa iragarri du eta Frantziak 45.000koa, berbarako. Horra hor datorkigunen iparra.
ETA EUROPAR BATASUNAK basamortu horretara bultzatzen bagaitu, zergatik jarraitu hor? Greziako ezkerreko sektore batzuk EBtik ateratzeko eskaera egiten ari dira, burujabetza ekonomikoa berreskuratuta, krisia eta beren etorkizuna hobeto kudeatuko dutelakoan. Ez da arrazoirik falta argudioan, baina EBtik kanpo hotz handia egiten du.
AEBetako eta Erresuma Batuko eredu neoliberala jabetu da Europar Batasunaz, baina hala ere badira azpimarragarriak diren lorpenak eta egitura horietan izan daiteke potentzialitaterik herri txikientzat. Dagoeneko Madril edo Parisa beste begiratzen dugu Bruselara eta Estatuen Europan bizi bagara ere, estatuak ez dira duela 30 urte bezain estatu. Posible da beste antolaketa bat lukeen Europar Batasunean pentsatzea. Herrien Europa posibleago da testuingu horretan. Belgikak erakutsiko digu baietz, Flandriako abertzale independentisten garaipenak posible dela erakusten digu.
Helburuei so, Europar Batasunean ia dena dagoela egiteko pentsa liteke. Errealismoaren zirrikitutik begiratuta, ordea, lorpenak ere ugariak direla samur antzeman daiteke. Humanitatearen historiaren perspektibatik begiratuta, desegin gura den ongizatearen esparruan lorpen itzelak egin dira eta bakearen eremuan erdietsitakoak ere ez dira txantxetakoak: 65 urte iragan dira Europako estatu handien arteko gerrarik gabe eta hori lorpen historikoa da. Egiteko dagoen guztiari muzin egin barik, horiek baloratzen ere jakin beharko genuke, areago jakin badakigunean bizi dugun krisiaren modukoetatik erditu direla gerrarik basatienak
LEGEZ KANPOKO ezker abertzaleak eta EAk azken urte luzeetan daramaten elkarlana sinbolikoki gizarteratzeko unea dela iritzi diote eta ekitaldi bateratua antolatu dute Bilbon iganderako. Ez du inor ezustean harrapatu, baina egoera politiko berriaren orain arteko adierazle publiko garrantzitsuena da. Bi indarren apustua estrategikoa da, eta ekitaldia urrats bat gehiago udal eta foru hauteskundeen bidean.
(ARGIAren 2235. zenbakian argitaratua)