Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Presioa eta presioa… diruak agindu ez dezan
Atalak: Ekonomia, Nazioartea
BIZI NAIZEN etxeko hipoteka-mailegua eskuratu genuenean, orain hamairu urte, haren jabetza eskriturak zioen etxeak 20 milioi pezeta (120.000 euro) balio zuela. Ezin genuen hori baino diru gehiago eskatu etxea erosteko maileguan. Kontua garbia zen. Bankuak gure hipoteka saldu nahi izan bazuen, paketetxoa batzen zuen paperean argi geratuko zen hipoteka-mailegu hori 20 milioi pezeta balio duen etxe batean oinarritua dagoela.
Neurri sinple hori nazioarteko finantzetan indarrean jarriko balitz, AEBetako subprime motako hipoteken arazoa neurri handian saihestuko zen. Hau da, saltzen diren finantza produktuen informazioa gardena balitz, arazo eta diru asko aurreztuko genukeela herritarrok.
Neurri asko har daitezke finantza mundua arautzeko eta hori izan da G-20ko bilkuraren helburuetako bat, baina porrot egin dute horretan. “Bai, ongi da krisia ekarri digun finantza sektorea hobeto arautzea –dio munduko gobernu berriak bere baitan– baina oraingoz gobernu bakoitzak egin ditzala etxeko lanak berean, eta hurrengo gailurrean helduko diogu gaiari berriz”.
Oso gaitza da finantzen munduaz ondo jabetzea –nik bederen ez dut ulertzen– berau ulertzeko denbora eta ezagutza handia behar dela iruditzen zait. Samurra da finantza terminologiaren oihanean galtzea. Baina XXI. mendean bizi gara, eta zarata informatiboa inoiz baino handiagoa bada ere, apur bat bilatuta inoiz baino errazagoa da informazioa eskuratzea eta ulertzea.
Finantza merkatuak arautzeko gauza asko egin daitezke: kontabilitate arau gardenak eta bateratuak lortu, nazioarteko diru mugimendu handiei zerga jarri, banku komertziala eta inbertsio bankua ondo bereizi, kalifikazio agentziak kontrolatu… baina azkenean ez da horrelako ezer atera G-20tik, eta herritarron hizkuntzara itzulita horrek esan nahi du finantza merkatuek oraindik ere beren esanetara dituztela gobernuak. Ez da hain harrigarria kontuan hartuta mundu mailako mailegu kopuruen %80 finantza operazioetara doala –hau da, diruarekin dirua irabaztera– eta %20 egiazko ekonomia laguntzera.
Eta orduan? “Bankuen nazionalizazioa!”, diote gero eta gehiagok, baina ez sendatu ondoren berriz pribatizatzeko, baizik mailegua egiazko ekonomia eta interes sozialaren defentsan erabili dadin. Eta bai, badu logika, baina horraino iritsi barik ere bizpahiru mugimenduk oso bestelako egoera ekarriko lukete.
Adibidez, nola uler liteke kalifikazio agentzien lana hain garrantzitsua izanik, hauek finantza erakunde pribatuen soldatapean egotea? Kalifikazio agentziek definitzen dute finantza produktuen arrisku maila. Artikuluaren hasieran aipatutako gure etxearen hipoteka-maileguaren adibidean, nola liteke horrelako agentzia batek esatea oso hipoteka mailegu ona dela etxearen eskriturarik ikusi ere ez duenean? Berdin gertatzen da herrialdeen zor publikoarekin. Nola baloratuko du justiziaz, adibidez Greziak zorra ordaintzeko duen ahalmena, txarto baloratzeak dirua garestitzen duenean eta Greziaren hartzekodunek horrela diru gehiago irabaziko dutenean? Ez da finantzetan aditua izan behar, agentzia hauen lana ulertzeko eta, beraz, interes publikoa babesteko duten garrantziaz jabetzeko. Zuzenean publikoak egin daitezke edo arauak jarri eta beren lana zorrotz kontrolatu. Zergatik ez ote dute halakorik egiten gobernuek? Menpekotasuna.
2007ko finantza krisiarekin hipotekei buruz ikasi genuen, besteak beste, eta orain estatuen kanpo zorraz, egungo krisiaren ardatzaz. Hemen ere gauza ulertezin asko gertatzen dira. Gobernuek zor publikoa jaulkitzen dute eta herritarren dirua finantza erakunde pribatuen esku uzten dute, bonoen edo dena delakoen salmenta egin dezaten. Inbertsio banku hauek, noren interesak lehenetsiko ote dituzte? Espekulazioari aurre egiteko ez ote litzateke logikoagoa bitartekari lan hori erakunde publikoek edo hauen kontrolpean egitea?
Neurri ugari beharko da, baina bizpahiru nahikoa izan daitezke gobernuen indar eta borondatea neurtzeko. Subprime krisia izan zen lehen, orain zor publikoarena eta hirugarren bat ere izango da, aipatu gisakoen neurriak hartzen ez badira. Horietako batzuk duela gutxira arte indarrean izan dira, AEBetan 1933tik 1999ra arte zutik izan zen Glass-Steagall legea, banku komertziala eta inbertsio bankuak bereizten zituena –Europan ez da bereizketa hori–. Orain Obamak ez du indarrik izan berau berrezartzeko.
Eta galdera nagusietakoa da ea zer demontre egin dezakegun herritarrok marrazo mundu horretan eragiteko. Eta erantzun bakarra dago: presio egitea gobernu eta alderdien gainean, presio etengabea, diruak baino presio gehiago egitea. Esate baterako asteartekoa moduko greba orokorrarekin.
(ARGIAko 2237. zenbakian argitaratua)