Gernika eta Foronda ez ziren hain urruti
ELUR PILOTAK handitzen jarraitzen du eta bake prozesu berri hau ere itxura hartzen ari da apurka, hori bai bakoitza bere rolean murgilduta, baina hurbilpen urratsak emanez. Salbu eta PSOEren eta PPren kasuan, jakina. Baina bloke honetan ere, lehenago edo geroago, sortuko dira pitzadurak. Honek guztiak duen itxurarekin, oso gaitza da Jose Luis Rodriguez Zapateroren zapadoreak Moncloan geldi daudela irudikatzea. Hori bai, denak adierazten du ez dela mugimendu niminoena gertatuko ETAk armak...
Read MoreTortura Radio Euskadiko Ganbara-n
Atzo Radio Euskadiko Ganbara irratsaioko zati bat entzun nuen, tertuliaren zati bat, zehatz esanda. Hiru emakumezkoetatik bat iaztik ezagutzen nuen, El Correo-ko kazetari Olatz Barriuso, beste biak ez, Natalia eta Rosa. Iñaki Iriondo zen laugarrena, Gara-ko kazetaria eta Ganbara-n urte luzez ari dena. ETAren azken agiriaz eta honi emandako erantzunaz ari ziren tertuliakideak. Gauza asko esan litezke han entzundakoez, baina hiru ondorio labur aipatuko ditut hemen: Lehena torturaren gaiari...
Read More“Eta hala ere, mugitzen da”
KATUA ETA SAGUAREN jolasaren antza hartzen ari da ETAren komunikatu eta ezker abertzalearen berehalako balorazioena. Eta abestian ez bezala, oraingoan bada su-etenik: “baldintzarik gabekoa, iraunkorra eta atzeraezina”. Irailaren 5ean, ezker abertzalea agudo arduratu zen ETAren komunikatua bere testuinguruan jartzen eta orain ere berdintsu. Bruselako sinatzaileei zuzenduta, ETAk esan du prest dagoela “konponbide demokratikoak behar dituen urratsak elkarrekin aztertzeko, ETAk hartu...
Read MoreSu-etena: Iparraldekoen begirada Euskal Irratietan
Atzo su-etenari buruzko mahai-inguru batean parte hartu nuen Gure Irratiak Uztaritzen (Lapurdi) duen egoitzan. Jojo Bidarten gidaritzapean, Battitta Larzabal, Mixel Bidegain eta hirurok ordu betez jardun genuen ETAren iragarpenak ekarri duen egoeraz eta aurrera begira zabal daitezkeen aukera berriez. Iparraldean engaiamendu handiko militanteak dira nire mahaikideak, eta haien iritzietan ezker abertzaleko bi sentsibilitate nagusietan (Batasuna eta AB, hurrenez hurren) egon daitezkeen iritziak...
Read MoreEstatuaren logika: garaipen erabatekoa
ESPAINIAKO GOBERNUAK ez ikusiarena egin dio ETAren iragarpenari, publikoki bederen. Eta bai, indar harremanak daudenean egonda, ez da ulergaitza jarrera hori, irabazlearena egitearena alegia. Baina gatazketan aritutako edozeinek daki horrek ez duela zauria ondo itxiko, inteligenteagoa dela gatazkaren ondorio humanoak konpondu, ondoren lehia politiko normalizatuari ateak irekiz. Baina egoera horiek ez dira sortzen “orain bai” eta listo. Estatuak, borondatea izanda ere, bere moldaketa...
Read MoreTestuinguruaren indarra: bi agiri elkarri begira
Ez da Agiria izan, baina agiri ona da. Agiria bere testuinguruan, hori da bere indargunea orain. ETAk beste su-eten baten berri eman du terminologia bitxi baten bidez, eta ezker abertzaleak kokatu egin du: Zutik Euskal Herria-k finkatutako testuinguruan dago, Bruselako Adierazpena betetze bidean doa, eta prozesu hau atzeraezina da. ETAk joan den igandean jakinarazi zuen duela hilabete batzuk “eraso ekintza armaturik ez burutzeko erabakia” hartu zuela eta aurrerantzean ere...
Read MoreDonostiako hotelekoen protagonismoa
Hau ez da Agiria, baina agiri ona da. Hori da gutxi gora-behera ETAk gaur emandako berriari egin zaion balorazio orokorra. Espero zen zerbait eta etorri da. Aspaldi esaten zen ETA iragarri gabeko su-eten batean zegoela, eta gaur hala zela iragarri du. Bai, badakit zehazki “eraso ekintza armaturik ez burutzeko erabakia” esan duela eta horrek izango duela esanahiren bat prozesuaren nondik norakoak gertutik eta zehatz-mehatz ezagutzen duenarentzat. Baina gehienontzat ez. Une honetan...
Read More
Iruzkin berriak