Gazteluko plazatik
Hasiera » Euskara » Beste lider bat
Urr26 0

Beste lider bat

Atalak: Euskara, Politika

Juan Jose Ibarretxe, artxiboko argazki batean (Arg: Dani Blanco)

Juan Jose Ibarretxe, artxiboko argazki batean (Arg: Dani Blanco)

Pena da Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia moduko “aktibo politiko” garrantzitsua politikaren lehen lerrotik erretiratu izana (oraingoz behintzat). Donostiako Kursaalen atzo emandako hitzaldian, jeltzale eta euskal gizarteko sektore batentzat lider gisa agertu zen.

Goizean EHUko Leioako Campusean bere doktore tesia aurkeztu ondoren, arratsaldean autogobernuan oinarritutako hitzaldia eman zuen Donostian, Gipuzkoako Diputazioak antolatutako ekitaldian. Gazteleraz jardun zuen nagusiki, baina euskarari ere tarte zabalak eskainiz.

Aretoa bete, hitzaldi akademiko-politikoa egin zuen Ibarretxek miresleen aurrean. Hiru ardatz nagusiren bueltan: Identitatea, demokrazia eta garapen jasangarria. Identitatea dela eta konplexuak uxatzeko diskurtsoa egin zuen: ez egin kasurik identitatearen diskurtsoa zaharkitua eta modaz pasatakoa dela diotsuenei, ez da egia, munduko pentsalari garrantzitsuenen hausnarketa gaia da eta eztabaidaren lehen planoan dago. Autore ugariren izen eta aipuak erabili zituen bere tesi hori sendotzeko. Globalizazioa kolonizazio ekonomiko eta kulturala dela azpimarratu zuen eta, gaur egun, lokalak mugitzen duela mundua.

Demokrazia dela eta, gobernanzaren eredua jarri zuen mahaigainean eta zentzu zehatza eman ere bai: “Herritarrekin gobernatzen dela azpimarratu zuen eta ez herritarren gain”. Eta egungo demokrazia molde ugari ere zalantzan jarri zituen: “XXI. Mendeko demokrazia falta ez dira diktadurak, diren egoerak aldaezin gisa aurkeztea baizik”.

Hirugarren gaia garapen jasangarriarena izan zen. “Ez, ekonomi hazkundeak ez dakar zoriontasuna”. Eta ongizatearen oinarriak azaleraziz, eskubide sozialen defentsan, gizartearen  erakunde publikoek egin beharreko lana ekarri zuen lehen planora.

Formula batez laburbildu zuen guztia: I + D + i + k (ikerketa + garapena + berrikuntza + Kultura). Lehenbiziko hirurak kopia zitezkeela jakinarazi zuen, baina kulturarena ez, hori gurea zela eta hori dela guk bereziki zaindu beharrekoa.

Diskurtso humanista jorratu zuen Ibarretxek, sozialdemokrata ere izan litekeena. Power point-aren laguntzaz, euskal kultura eta identitatearen defentsa gartsua egin zuen. Bera eta bere gobernuen ibilbidea jarraituta, sinesgarria. Garapen jasangarriari buruzkoak artifizialagoak egin zitzaizkidan. Zoriontasuna ez datorrela ekonomi hazkundetik aipatu zuen, baina azken 30 urteetan euskal gizartean eraikitako eta eraikitzen ari diren makroegiturek ekonomi hazkundea dute akuilu. Hauxe izan da Kursaaleko bere jardunaren alderik ahulena, zalantzarik gabe.

Eta balizko euskal estatuaz ere argia izan da: Posible da identitatea estaturik gabe defenditzea, baina Europako Batasuneko lehen lerroan egoteko estatua beharrezkoa bada, “orduan nik ere estatua nahi dut”.

Didaktiko jardun zuen, jendearengana helduz, baina irakasle baino, agintari moduan hobetsiko nuke. Eta ez irakasle txarra litzatekeelako, baizik eta oraindik orain gidari hobea litzatekeelako.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Xabier Letona

Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.

Azken bidalketak

  • Lizentzia da prozedura
  • Etxeratzeko unea?
  • PAI Castejon: Mendozaren araua urratu du Gimenok
  • Mendigorria, Castejon eta PSN: bi erabaki, bi aitzaki
  • Espainiako estoldak, “El Mundo”-ko zuzendari baten begietan

Iruzkin berriak

  • Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
  • “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko iraila
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • Azpiegiturak
  • Bake Prozesua
  • EAE
  • Ekonomia
  • Energia
  • Errepresioa
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Hondakinak
  • Katalunia
  • Kulturgintza
  • Nafarroako politika
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Politika Espainia
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA