Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
ETA-ren baietzaren zain
Atalak: Politika
EZKER ABERTZALEA hauteskundeetara nola aurkeztu ahal izango den, hori da gakoaren iltzea orain. Duela oso gutxira arte, bazirudien datorren maiatzerako ez zela posible izango, eta orain ordea, kontrakoa dirudi. Arnaldo Otegiren El Pais-eko elkarrizketarekin hasi zen PSOEren irudi biraketa eta honek irekitze bidean jarraitzen du.
Ilegalizazioaren aurkako Batasunaren manifestazio bat
Ohi moduan, Madrilen ekin zaio irekiera bidaia horri, eta arazoaren itxiera Moncloak eta Ferrazek bideratuko dute. Hala izan da estatu arazo guztietan. Horixe ikusi genuen 2006ko bake prozesuan, ikusi dugu orain Estatutuaren eskumenekin EAJk eta PSOEk egindako negoziazioan eta berdin ikusten ari gara bake prozesu honetan ere.
Moncloak bere urratsa taularatu ondoren, ETAk Bruselako Adierazpena onartzen duela adierazi beharko luke. Iraileko su-eten iragarpenean moduan, orain ere azarorako iragartzen da erakunde armatuaren onarpen hori. Halako filtrazio handien historiak edozertarako funtsa ematen du, baina bi bake prozesu hauetako mugimendu handienetan, su-eten iragarpenak bete egin dira. 2005eko urte bukaeran, esaterako, ETAren su-etena bazetorrela aipatzen zen indarrez eta kosta bazitzaion ere, 2006ko martxoan gauzatu zen. Aurtengo abuztuaren bukaeran ere berdintsu gertatu zen, eta ETAk bere isileko su-etena publiko egin zuen. Hedabideren batzuek ETAren erantzuna azaroaren 10a baino lehenago emango dela aurreratu dute jada.
Hala gertatzen bada, aurrerapauso itzela litzateke eta hauteskundeetarako lasterketaren ateak parez pare irekita geratuko lirateke. Denak adierazten du antzerki gisako bat biziko dugula gai honetan. Hau da, nola egingo du Espainiako Gobernuak ezker abertzaleari atea irekitzeko, baina aldi berean Espainian tinkotasun irudia salduz? Bada beti egiten duen gisan, noizean behin azenarioa erakutsiz eta gehiagotan egurra banatuz. Orain arteko hariari jarraituz, beraz, eta zoritxarrez, Segirena moduko polizia-operazio gehiago etorriko direla pentsa liteke.
HAUTESKUNDEAK ez dira prozesu honen helburu nagusia, ezker abertzaleak argi utzi du hori eta begi bistakoa da. Mende erdiko zikloa ixtea, hori da erdietsi nahi duena, aldi berean, pilatutako kapital politikoa aro soberanista berriaren zerbitzura jarriz. Baina bide horretan, datozen hauteskundeetan egotea giltzarri da beretzat eta egin beharrekoak eta bi egingo ditu hala izan dadin.
Behin ETAk Bruselako Adierazpena onartuta, ezker abertzaleari ere samurrago egingo litzaioke PSOEk eta Espainiako iritzi publikoak irentsi dezakeen formularen bat erabiltzea. Gobernuak, bere aldetik, tresna garrantzitsuak ditu hautagaitzen ateak ireki eta ixteko, besteak beste fiskaltza nagusia eta estatuaren abokatua. Espainiako Gobernuak ez badu nahi, ez dago Auzitegi Konstituzionaleko atea irekiko duen giltzarik; Gobernuak nahi izanda, ezker abertzalea pasatuko da.
Agian ate guztiak irekitzen dira eta ezker abertzaleak, beste edozeinek moduan, parte har dezake eta listo. Baina ez dirudi, hori errazago gertatuko da 2012an (Espainiako orokorrak) eta 2013an (Eusko Legebiltzarra). Oraingoan logikoagoa dirudi ate bat zabaltzea eta beste bat ixtea. Herrietako zerrendei ateak zabaldu, esaterako, eta diputazioa eta Nafarrroako Gobernuko ateak itxi. Hori izan zen gutxi gorabehera 2007ko formula. Diputazioen aukera itxiz gero, ezker abertzaleak beti izango du horietarako botoa beste norbaitentzat eskatzea. Nafarroan berdin, nahiz eta botoa NaBairentzat eskatzea ez litzatekeen horren samurra. Kasu horretan, kontrako kanpainarik ez egitea ere nahikoa litzateke.
Ezker abertzalearentzat herrietan egotea da garrantzitsuena oraingoan, udaletatik etorkizunerako erronkei aurre egiteko zorua duelako. Zapateroren Gobernuarentzat, aldiz, Espainian ezker abertzaleko marka argi baten debekua ikus araztea izan liteke garrantzitsuena. Borondatearekin ateak irekitzen jarraitu dezakete, bestela jai, dena izango da aski korapilatsuagoa. Baina lehenago edo geroago urtegia irekiko da, eta bitartean, ezker abertzaleak sendotzen jarraitzeko aukera handia du.
(ARGIAren 2251. zenbakian argitaratua)