PSOE-EAJ: Patxi Lopezen gainetik?
HAUTESKUNDE USAINA bapo ari da barreiatzen euskal politikan. Espero bezala, ezker abertzalearen proposamenak ez du lortu Aralar eta EAren baiezkorik, baina ezker abertzaleari, besteak beste, kanpaina prestatzeko aukera eskaini dio horrek, nahiz eta oraindik ez dakien legez egon ahal izango den ala ez. Proposamena berandu dator gauza dadin, baina gainera, NaBai-ko alderdiek borondaterik onena balute ere, ez dago haien esku bakarrik ezker abertzalea hauteskundeetara aurkeztearena. Alegia,...
Read More2011ko hauteskundeak, NaBai-ren azken helmuga
EZKER ABERTZALEAK proposamena luzatu die Aralar eta EAri Nafarroako Legebiltzarrerako koalizioa osatu eta elkarrekin aurkezteko. NaBai beste era batera osatzeko, EAJrik gabe, pentsa dezake askok. Eta ezetz, hori ezinezkoa dela iritziko dio beste askok, Batzarre eta EAJrik gabe hori ez litzatekeela NaBai. Eta, zalantzarik ez, ez litzateke sorrerako NaBai, baina izan zitekeen beste NaBai bat. Edo beste zerbait, kontua ez baita NaBai bai ala ez, baizik eta ea nola egituratu Nafarroan...
Read MoreAnoeta, ‘Zutabe’ 106 eta Auzitegi Nazionala
ANOETAKO PROPOSAMENA dela eta, Arnaldo Otegi, Joseba Permach eta Joseba Alvarez epaituko dituzte ostegunean Espainiako Auzitegi Nazionalean. Egun berean, Eusko Jaurlaritzak biktimen memoria omenduko du, Espainiako Estatuaren ehunka biktima bazterrean utzita. Aste honetan ekin dio Lopez lehendakariak –ezker abertzalea kanpoan utziz– bake prozesuaz jarduteko alderdien errondari. Aste honetan, halaber, Brian Currinek ETArekin hitz egingo duen nazioarteko boskotearen zeregina azalduko dio...
Read More
Iruzkin berriak