Agiriaren ondorengoaz dagoeneko
ETA-REN KOMUNIKATUA une batetik bestera ezagutu dezakegunean, idazten dena zahartua geratzearen arriskua bizi dugu egunotan. Edo ez, inoiz ez bezala, bai baitirudi agiri horrek zer esango duen ezagun dugula dagoeneko: Gernikako Akordioa eta Bruselako Adierazpenak eskatu bezala, su-eten iraunkor eta egiaztagarriaren jakinarazpena; eta horrek esan nahi du, besteak beste, zerga iraultzailea-ren eskaera eta bestelako mehatxuen amaiera. Funtsean, ETAk ere bere egiten dituela Mitchel...
Read MoreCancuneko gailurretik Iruñerriko autobusetara
ALDAKETA KLIMATIKOAREN aurkako borrokak beste zaplazteko handi bat jaso du NBEko Cancuneko gailurrean, nahiz eta akordioa ia aho batez onartu den (Boliviak aurka bozkatu zuen). Kopenhageko iazko porrotaren ondoren NBE beldur zen: posible ote da aldaketa klimatikoaren nazioarte mailako negoziaketak orain arte bezala bere baitan eta herrialde guztien artean eraman ahal izatea? Nagusiki hori salbatu ei da Cancunen: batetik, herrialde guztien artean negoziatzen jarraituko da eta, bestetik,...
Read MoreBiktimak bake prozesuaren beharrean
ESTATUAREN BIKTIMEN onarpenarekiko urrats esanguratsua eman zen joan den astean. Ñabardura eta desberdintasun handiekin bada ere, Eusko Legebiltzarrak onartu egin zuen Unesco Etxeak Estatuaren biktimei buruz Eusko Jaurlaritzarentzat egindako txostena. Baina bistan da asko falta dela: izenak, kaltetuekiko aitortza pertsonala, justizia bideak, kalte-ordainak, torturatuak… ETAren biktimei azken urte luzeetan erakunde publikoetatik egin zaien aitortza hori alegia. Bide egokiaren...
Read MoreO Katalunia!
EZKER ABERTZALEAK beste urrats esanguratsu bat eman du alderdi politiko berriaren oinarriak zehazterakoan. Altsasuko Adierazpenaren ondotik finkatutako agerpen indartsu eta zainduarekin taularatu da, mezu tinkoarekin: argi gera bedi prozesua era batuan egiten ari dela eta ez duela atzera bueltarik. Ez da espero bakorik izan Iruñeko aurkezpenean, eta esango nuke galdera ikur bakarra gelditu dela airean: erakunde berriaren estatutuek zein terminologiarekin beteko dute Alderdien Legera egokitzeko...
Read More
Iruzkin berriak