Berriz ere talka Nafarroan
EUSKO ALKARTASUNAK erabaki gaitz asko hartu ditu azken urteetan, baina NaBai-rekiko hartu behar izan duena horietako korapilotsuenetakoa izan da seguruenik, hau era batekoa hala bestekoa izan (kronika hau idatzi denean erabaki hori hartu gabe zegoen artean). Aralarrek, EAJk eta independenteek emandako ultimatumak ataka estuan jarri du EA: edo Batasunaren ezker abertzalearekin edo Aralar eta jeltzaleen NaBai-rekin. Bere burua preziatzen duen edozein alderdiri egin dakiokeen erronka...
Read More27ko greba, XX. mendeko borroken ispilu
“EGUNGO PENTSIO SISTEMA publikoa ezin da mantendu, populazioaren zahartzearen ondorioz gero eta langile gutxiagok gero eta jubilatu gehiago mantendu beharko duelako. Eta beraz, pentsio funts pribatuez osatu behar da egungo pentsio sistema publikoa”. Hau da Espainiako Gobernuak 2011ko pentsioen erreforma bultzatzeko erabiltzen duen argudio nagusia. Baieztapen honek badu bere egia zatia: populazioaren zahartzearen ondorioz, pentsiodunen multzoa handitu egingo da. Beraz, suposatzekoa da...
Read MoreUrtu
Duela 14 urte Arrasatetik Iruñera etorri nintzenean, Gazteluko Ingurubideko atiko txiki batean topatu nuen aterpea. Nafarroa mitifikatuarekin baino, egiazko Nafarroarekin egin nuen topo berehala. Igogailuan bikotearekin euskaraz jardutean, begiratzen gintuztela sumatzen nuen. Salbuespenak ere baziren, baina nekez entzun nezakeen euskaraz han. Inguruak begiratu egiten zion euskarari, eta zenbaitetan mesfidantzaz gainera. Agian ez zen guztiz horrela, baina nik hala sentitzen nuen. Urtebeteren...
Read MoreKontsentsurik handienaren ezintasunak
ETA-K bere jardun armatua utzi behar du. Euskal gizartean gaur egun ez dago eskaera horrek adina kontsentsu biltzen duenik. Eragile bakoitzak bere arrazoiak ditu, baina baieztapen horrek euskal herritar ia guztien adostasuna biltzen du. ETAk ez du oraindik ase eskakizun hori, bidean da edo egon liteke, baina oraindik ez ditugu bere benetako asmoak ezagutzen, ez du argi eta garbi adierazi. Baina badira bide horretan egon litezkeen zantzu ugari, garrantzitsuena ezker abertzaleak berak jarritako...
Read MoreDenok trenera, hurrengo geltokia bakea da
ETA-ren agiria esperotakoa izan da, gutxienez edukiari dagokionez: Gernikako eta Bruselako adierazpenetan eskatutakoak onartu ditu eta kito. Labur eta zehatz, eskertzekoa ere badena. Halako testu zehatz guztietan gertatzen den moduan, denak adierazten du berba bakoitzaren atzean sukalde lan handia dagoela. Baina prozesu honek aurrera jarraitu ahal izateko eskaera garrantzitsuena agirian dago: su-eten iraunkor eta orokorra, nazioarteko komunitateak egiaztatu ahal izango duena. Horixe eskatu...
Read MoreAbiada hartzen hasteko
POBREZIA ERLATIBOA (Wikipediaren arabera): “Garapen bidean dagoen gizarte batean, adibidez, bizitzeko ‘beharrezko’ produktuak janaria eta jantzi batzuk besterik ez dira; garatutako herrialdeetan, berriz, ‘beharrezko’ gauzen artean hilean behin ateratzea edo Gabonetako opariak daude. Bizitzeko behar denaren kontzeptua, eta ondorioz pobreziaren kontzeptu hau, erlatibo da, bizi garen gizartearen araberakoa”. Espainiako Estatistika Institutuaren (INE) arabera, bost pertsonatik bat...
Read More
Iruzkin berriak