Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Berriz ere talka Nafarroan
Atalak: Politika
EUSKO ALKARTASUNAK erabaki gaitz asko hartu ditu azken urteetan, baina NaBai-rekiko hartu behar izan duena horietako korapilotsuenetakoa izan da seguruenik, hau era batekoa hala bestekoa izan (kronika hau idatzi denean erabaki hori hartu gabe zegoen artean).
Aralarrek, EAJk eta independenteek emandako ultimatumak ataka estuan jarri du EA: edo Batasunaren ezker abertzalearekin edo Aralar eta jeltzaleen NaBai-rekin. Bere burua preziatzen duen edozein alderdiri egin dakiokeen erronka gogorrenetakoa da.
EAko zuzendaritza nagusiak argi bide du epe motz eta ertaineko bere bide estrategikoa. Horren lekuko egindako akordioak, bai ezker abertzalearekin sinatutakoa eta bai bi hauek Alternatibarekin berriki Gasteizen aurkeztutakoa. Argi du etorkizuneko ezkerreko gune soberanistaren aldeko apustua eta horren alde ari da buru belarri, eremu horretako indar nagusi den ezker abertzalearekin eskuz esku.
EAko denek, baina, ez dute hori argi, bereziki Nafarroan, non NaBai dagoen eta honek egoera berezia sortzen duen. EAko guztiek egon nahi dute NaBai-n, baina zuzendaritzak ezker abertzaleari ateak itxiko ez dizkion NaBai nahi du. Eta EAko militanteen artean banaketa dago: ez dago garbi, baina badirudi asko direla ezker abertzalerik gabeko NaBai onartzeko prest daudenak. Uxue Barkos Iruñeko hautagaitzat aukeratzeko nazio zuzendaritzarekin izandako ika-mika da horren adierazleetako bat.
Azken finean, hainbat arazo maila ikusten dira talka honetan, gehienak egoera politiko berriak ekarriak eta beste batzuk alderdi desberdinek beraien artean adostasunak bilatzeko beti dituzten ezintasunean sortuak.
NA-BAI, funtsean, oinarri hauen inguruan sortu zen: bat, biolentziaren erabilerarekiko arbuiatzea, eta zehazki ETAren biolentzia; bi, Nafarroak bere izaera eta egoera politikoak ditu eta errealitate horrek bere egituraketa politiko berezia eskatzen du; hiru, UPNren maila guztietako autoritarismoari galga jarri behar zaio eta, ahal dela, ezkerreko baloreetan oinarritua alternatiba sortu.
Horrek arrakasta handia izan zuen Nafarroako abertzaleen artean eta NaBai-k ia 80.000 boto lortu zituen 2007ko udal eta foru hauteskundeetan. Jakina, horri lagundu zion baita ere ezker abertzalea legez kanpo egoteak eta esparru horretako botoemaile askok boto pragmatikoa eman zuela. Eta horrek guztiak ilusio handia sortu zuen Nafarroan, ez bakarrik abertzaleen artean, baita beste sektore batzuetan ere, besteak beste PSN eta NaBai gobernu aukera erdiestekotan egon zirelako.
Baina egoera asko aldatu da: batetik, NaBai-ren proiektu politikoa finkatzearen ondorioz, Batzarrek alde egin du eta hilabetetako liskarren ikuskizunak koalizioaren irudi eskasa utzi du; bestetik, Zutik Euskal Herria-k ekarri duen guztia dago. Behin eta berriz esan da ETAren desagerpenak egoera politikoa aldatuko zuela eta bide horretan jarri izana hala dela erakusten ari da.
Funtsean, eta NaBai-ren sorrerako helburuei begiratuta, ez da erraz ulertzekoa Aralarrek, EAJk eta independente batzuk ezker abertzaleari jarritako betoa. Ezta ideologikoki eta pragmatikoki ere, are gutxiago egungo krisi egoeran: ezker abertzaleak eta Aralarrek ezkerrean kokatzen dute beren burua eta Nafarroako abertzaletasunaren besorik sendoenak dira. Azken greba orokorra, esate batera, biek sostengatu dute, eta EAJk PSOEren pentsioen erreforma sostengatu du.
Arazo nagusiak, beraz, ez daude NaBai-ren espiritu eta oinarrietan, eta horien arabera gaitza da ulertzea ezker abertzaleak zergatik ez duen lekurik NaBai-n. Egungo arazo nagusienak beste batzuk bide dira. Batetik, ezkerreko indar abertzaleen arteko harreman txarretik datoz –bereziki Aralar eta Batasunaren artekoak–. Eta hor, bi indarrek lan handia egin beharko dute posizioak hurbiltzeko, biek dioten gisan, etorkizun hurbilean ezkerreko abertzaleen aliantza sendoa nahi badute. Bestetik, EAJ eta ezker abertzalearen lehia ere hor dago eta bakoitzak bere eremua gaurtik gogor borrokatzea erabaki du. Hortik NaBai-n elkarrekin egoteko betoa.
Eta, besteak beste, hor dira baita ere lege arazoak: une honetan ezker abertzalea legez kanpokoa da eta ez dirudi alderdi berria ere legeztatuko zaionik. Borondate handiz eta denborarekin dena konpon liteke eta oraingoan ere hala izan zitekeen, baina denak adierazten du talka berri bat ikusiko dugula Nafarroako abertzaleen artean.
(ARGIAren 2263. zenbakian argitaratua)