Nazioarteko eragileak, lekuko deserosoak
ETA-K isilik jarraitu izan balu, bere isiltasuna susmagarria zatekeela adierazi da zenbait hedabidetan. Hitz egiten badu, aldiz, “publizitatea da” edo “bere bizitzako une gaitzenean nabarmendu beharra”. Edo hitz egitekotan, diote hainbatek “bere desagerpena iragartzeko” beharko luke. Edo esaten duena baino “esaten ez duena da garrantzitsuena”. Era denetako adierazpenetarako ematen du ETAren azken agiriak. Batek daki zer dagoen ETAko egungo zuzendaritzaren buruan, batez...
Read MoreSortu legeztatzea edo zerua buru gainera erortzea
Egon daiteke ulertu ezina, desadostasuna, harridura, amorrua… nahi dena, baina ezustekorik ez: Espainiako Auzitegi Goreneko 61 aretoko magistratuek ez dute Sortu legezko alderdi gisa onartu eta hori espero zen. Ez zen kanpaina handirik behar horretarako, baina egon da: Bizkaian lau atxilotu –torturak tartean–, Frantzia eta Bruselako mugan beste batzuk, Patxi Lopezen aurkako ustezko atentatu ahalegina, orain Sorturen erreakzioa eskatu gero dagoenean itxura besterik ez dela argudiatzeko…...
Read MorePetrolio gosea demokraziaz mozorrotzen denean
Petrolioa Libiari egindako erasoaren muinean dagoela pentsatzeko arrazoiak ugariak dira, erasoaren arrazoi nagusia zibilen defentsa dela pentsatzeko baino askoz gehiago. NBEko 1973 ebazpena, zibilen babesean oinarritzen da, baina orain arte Frantziak, Erresuma Batuak eta AEBek gidatutako koalizioaren armek ez dela hala erakusten dute, Gaddafiren kontrolpeko era guztietako azpiegiturak suntsitzen ari dira eta. Horren ondorioz, Gaddafiren aurkako operazioari babesa eman zion Liga ...
Read MoreNuklearra? Eztabaida berriz etxean
Fukushima-ko zentral nuklearraren leherketen ondorioak oso larriak izango dira etorkizunari begira, tankera horretako istripuetako ondorioek erakutsi izan duten moduan. Larritasuna mailakatzean, zentral honetako lehen erreaktoreko istripuari 4ko puntuazioa eman diote (7ko eskalan), baina denak adierazten du denborarekin laster irabaziko duela 5. puntua: Harrisburgekoak (AEB) 5. puntua jaso zuen 1979ko istripuan eta adituek dagoeneko argi dute hau larriagoa dela. Halakoetan ohikoa...
Read MoreAzpeitiko Udalak ‘¡Que se vayan!’ esan du
ATXILOKETA, tortura eta espetxea. Horiek dira hondarreko asteak utzitako bigarren mailako hiru argazkiak. Argazki nagusian Estatuko abokatua ageri zen, Sortu legeztatzearen aurkako arrazoiak eskuan. Giro horretan, Sortu ETArekin, Batasunarekin edo legez kanpo utzitako ezker abertzaleko beste erakunde batzuekin lotzeko ahalegin mediatikoa nagusitu da. Eta berdin jarraitzen du aste honetan ere. Iragan astelehenekoak dira ondorengo tituluak, Espainiako fiskaltzak bere inpugnazioa...
Read MoreEPPK eta Gernikako Ituna elkarri keinuka
ESPAINIAKO fiskaltzak eta Estatuaren abokatuak aste honen bukaeran edo hurrengoaren hasieran jarriko dituzte Sortu legeztatzearen aurkako helegiteak Auzitegi Gorenean. Eta orduan hasiko dira eztabaida juridiko-politikoan Goreneko 61. Salako epaileak. Legeei buruz ari diren neurrian argudio juridikoak ere erabiliko dituzte, zalantza barik, baina inozoenak ere badaki funtsean erabaki politikoa dagoela atzean. Funtsean, dagoeneko ezagun da ezker abertzalea berandu baino lehen legezkoa...
Read More
Iruzkin berriak