Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Nazioarteko eragileak, lekuko deserosoak
Atalak: Politika
ETA-K isilik jarraitu izan balu, bere isiltasuna susmagarria zatekeela adierazi da zenbait hedabidetan. Hitz egiten badu, aldiz, “publizitatea da” edo “bere bizitzako une gaitzenean nabarmendu beharra”. Edo hitz egitekotan, diote hainbatek “bere desagerpena iragartzeko” beharko luke. Edo esaten duena baino “esaten ez duena da garrantzitsuena”. Era denetako adierazpenetarako ematen du ETAren azken agiriak.
Batek daki zer dagoen ETAko egungo zuzendaritzaren buruan, batez ere Sortu-ren agerpenaz eta berau aurkezteko moduaz. Batek daki zein den bere barne harremanen indarra ezker abertzalean sortu den egoera berriaz.
Eta batek nahiko luke bere desagerpena aspaldi eman izan balitz, edo igandean bertan iragarri izan balu. Baina hala izan ezean, batek ondo baloratzen du azken agiriaren edukia, hainbat arrazoirengatik: bat, urtarrilean iragarritako su-etena berretsi du (Espainiako bi ministro poztu dira horregatik); bi, su-etena modu formal batez egiaztatu ezin bada, izan bedi “egiaztatze informal” bidez (malgutasun adierazle); hiru, euskal gizartean “aurrerapausoak” antzematen ditu (gizarteko gainerakook bezala); lau, urtarrileko agiriaren bukaeran, “egiazko egoera demokratikoa lortu arte”, ETAk borrokan jarraituko zuela adierazi izana “prozesu demokratikoa”-rekiko zaintza gisa hartu zen eta asmo hori arbuiatu zuten askok, orain ez da halakoren zantzurik.
Oso posible da maiatzaren 22aren aurretik ETAk berriz zerbait adieraztea, hauteskunde garrantzitsu askoren atarian egin ohi duen legez. Hala balitz, ona litzateke argi adieraztea bere etorkizuna Gernikako Ituneko edukietan dagoela.
ESPAINIAKO Auzitegi Gorenean agertutako banaketak (zazpi legeztatzearen alde eta bederatzi aurka), Auzitegi Konstituzionala Sortu legeztatzearen alde ager litekeen susmoa barreiatu du. Eta oso gaitza izango bada ere, ebazpena apirilaren 18a baino lehen eman dezakeela. Auziaren izaera eta tamaina kontuan izanda, hori litzateke logikoena eskubideen auzitegi garantista batean. Baina, Sorturen estatutuak legezkoak direla onartu ondoren, logikoagoa zen Auzitegi Gorenak bere epaia sinesgarritasunean baino frogetan oinarritzea, eta ez zuen egin.
Auzitegi Nazionalak iaz Egunkaria auziko auzipetuak absolbatu zituen akusazioak frogetan baino “perituen” –Segurtasun Indarren– ustean oinarritzen zirelako. Berdin gertatu da aurten Udalbiltza auziarekin. Zentzu juridikotik aztertuta, beraz, horregatik da hain ulergaitza orain Auzitegi Gorenak beste bi auzi horietako akusazioen jokamolde bertsua erabiltzea; eta horregatik da hain ulergarria kontrako zazpi boto izatea.
(ARGIAren 2271. zenbakian argitaratua)