Hazkundearen ekonomia? Ez, eskerrik asko
TXERNOBYLGO GUDUA dokumental handia ikusi berri dut Espainiako telebista publikoaren (La2) webgunean. Gazteleraz ikusi nahi duenak Interneten La Batalla de Chernobil bilatzea du; frantsesez, ordea, La bataille de Tchernobyl. Duela bizpahiru urte ez zen samurra irudikatzea “telebista kartara” nolakoa izango zen eta orain, apurka, Interneteko gero eta eskaintza zabalagoarekin eta gure hautu zehatzekin ia konturatu barik ari gara indarrean jartzen telebista ikusteko eredu berri hori....
Read MoreBihotza eta jugularra, sorbaldatik oso gertu
FRANTZIAKO tiroketak berriz erakusten du suarekin ari dena… azkenean bera erretzeaz gain, bere inguru zabala ere kiskal dezakeela. Eta bizi dugun su-eten egoeran, alde bakoitza sua bere nahierara hauspotzen ari da. Areago hauteskunde bezperan izanik eta pertsonen iragana eta bizitza lupa, mikroskopio eta gisako tresneria finez behatuko denean. Hotzetik aztertuta, badirudi hau edozelako bake prozesutan diren ezustekoetan txertatu behar dela, gaitzesgarria, arbuiagarria eta nahi dena,...
Read MoreLabankada garaian, argi bihotzarekin
SORTURI bidea itxi ondoren, urak aurreikusitako beste ubidetik hartu du beheranzkoa, ezker abertzalea, EA eta Alternatibaren indarrak bilduz. Polo soberanistaren eremutik gidoia betetzen ari da eta orain ikusi beharko da PSOEren gobernuak nola jokatuko duen 9an Bilduk aurkeztuko dituen zerrendekin. Orain arte Sorturen inguruan ikusi dugunarekin, denak adierazten du PSOEk bere burua gorde beharko duela PPren erasoetatik eta Estatuko fiskaltzak zerrenda hauetako batzuen aurka joko...
Read More
Iruzkin berriak