Badira lau hankak, orain mahaia falta da
Bilduren hauteskundeak izan dira hauek, edozeren gainetik eta Euskal Herriko egoera politikoari dagokionez, biondorio nagusi nabarmendu daitezke, biak normalizazio politikoari lotuak, bata bakearen eremukoa, bestea jarduera politiko-instituzionalari lotua. Munduko beste bake prozesutan gertatu den bezala, gatazka bortitzaren erdigunean izan eta hortik ateratzeko ahalegina egiten duen indar politikoak haustesleriaren saria jasotzen du. Irlandan Sinn Feinek jaso zuen sari hori eta hemen...
Read MoreKanpaina motela, baina baketsuena
Akatsek beti amorrarazten dute norbera, baina akatsik egin barik ezin da ikasi, hori da bizitzak behin eta berriz erakusten diguna, “Onperfekto”k ez duela aurrera egiten, “Onzuzenduk” aukera handiagoak dituela. Ni joan den astelehen gauean konturatu nintzen ondorengo kronikako akatsaz (ARGIA, 2277. zenbakia), lagun batekin hauteskunde inkestez hitz egiten ari nintzela. Eta idatzi nuen inkestek ez ziotela ordezkaritzarik ematen Ezkerra-Izquierda-ri (Nafarroako Ezker Batua...
Read MoreBildu eta SNP, bi urrats normalizaziorantz
PSOE-K Bildurekin egin duena ulertzea ez da samurra, eta operazioak ertz ugari izan badezake ere, bi hipotesi nabarmentzen dira gainerakoen artean. Zapateroren Gobernuak bultzatutako Bilduren inpugnazioa medio –gehi errepresioa, kartzela politika…–, pentsa liteke PSOEk ez duela euskal gatazkaren bukaera duinik gura, ez duela euskal gizartearen onerako izango den bake prozesurik bultzatu gura, ez duela prozesu hori 2012ko hauteskundeei begira erabili gura, ETArekin ...
Read MoreBerriz lurra zapaltzeko aukera
Azken minutura arte bere parte hartzea debekatua izan ondoren, azkenean Bildurekin hasi da hauteskunde kanpaina. Euskal Herritarren gehiengoa poztu duen erabakia izan da Espainiako Konstituzio Auzitegiarena. Ozta-ozta izan bada ere, behin osoko bilkurara pasatu ondoren, 7 magistratu Bilduren alde eta 4 aurka izango zela pentsatzen zen, baina ez, estuagoa izan da: 6 alde eta 5 aurka. Progresisten taldean kokatzen ei den Manuel Aragónek –espainiar nazionalista sutsua ei da- azkenean bat...
Read MoreZer erabakiko du Konstituzionalak?
Atzo eta gaur irakurri eta entzundakoen arabera, hona hemen Auzitegi Konstituzionalak bihar erabaki beharrekoari buruzko zenbait iritzi: – El Mundo, gaurko editorialean: “EAJko buruzagi Iñigo Urkulluk Zapatero eta Rubalcabarekin izandako telefono elkarrizketen ondoren, denak adierazten du Gobernuak Bilduren aldeko ebazpena espero duela”. – Javier Praderak gaurko El Pais-en. Egur handia ematen dio Auzitegi Goreneko 61eko salak Bilduri buruz emandako epaiari. Bere...
Read MoreKonstituzionalaren esperantza
ESPAINIAKO Auzitegi Gorenaren ustez Bildu legez kanpo uzteko gakoa honakoa da: Batasuna etengabe ari da hauteskundeetan aurkezteko ahaleginean 2003an legez kanpo geratu zenetik eta Bildu helburu horren ahalegin bat gehiago da. Kito. Onartzen du Alternatiba eta EA alderdi demokratikoak direla, baina uste du engainatzen utzi direla eta orain beren erabaki okerraren ondorioei aurre egin behar dietela Zein frogekin esan daiteke barrabaskeria juridiko hau? Funtsean honakoak: estrategia...
Read MoreKonstituzionalaren zain
EA eta Alternatiba engainatzen utzi direla, eta alderdi horiek erabiliz, Batasuna berriz ere lege iruzurra egiten saiatu dela erabaki zuen atzo Espainiako Auzitegi Gorenak. Ondorioz, datozen udal eta foru hauteskundeetan parte hartzea debekatu dio Bilduri. Aste batzuk lehenago Sortu legez kanpo utzi zuen martxoaren 23an, ezker abertzaleko alderdi berri honen sorrera ETAk berak diseinatu zuelakoan. Eta non dira honen guztiaren frogak? Sortu-ren kasuan ustez ETAri 2009an harrapatutako agiri...
Read More
Iruzkin berriak