Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Konstituzionalaren esperantza
Atalak: Politika
ESPAINIAKO Auzitegi Gorenaren ustez Bildu legez kanpo uzteko gakoa honakoa da: Batasuna etengabe ari da hauteskundeetan aurkezteko ahaleginean 2003an legez kanpo geratu zenetik eta Bildu helburu horren ahalegin bat gehiago da. Kito. Onartzen du Alternatiba eta EA alderdi demokratikoak direla, baina uste du engainatzen utzi direla eta orain beren erabaki okerraren ondorioei aurre egin behar dietela
Zein frogekin esan daiteke barrabaskeria juridiko hau? Funtsean honakoak: estrategia soberanistari erreferentzia egiten dioten ETA eta Batasunaren hainbat agiri; EA, ezker abertzalea eta Alternatibaren akordio estrategikoak; hauteskundeetara elkarrekin aurkezteko alderdi horietako buruzagiek egindako adierazpen publikoak; eta batez ere, Bilduren zerrendetan dagoen independente kopuru handia, eta horrek frogatzen duelako, alderdirik garrantzitsuena Batasuna dela. Antolaketa ahalmena ere froga da: “Antolaketa maila handi hori, hain denbora gutxian eta isiltasunean antolatzeko gaitasun hori, horrek guztiak ezinbestean adierazten du atzean ETA-Batasuna direla”. Bai, egia da Bilduk biolentzia arbuiatzen duela eta hori guztia –dio epaiak–, baina hori ETAren agindua besterik ez da, bestelako aurrekarietan ere, hauteskundeetan egoteagatik ETA saiatu da gisako gezurrekin.
Ebazpenaren aurkako sei epaileak, ostera, osagai objektibo eta zehatzak aipatzen dituzte, besteak beste, EA eta Alternatiba alderdi erabat demokratikoak direla eta behin eta berriz gaitzetsi dutela ETA. Baina batez ere, eta hau zuzenbidean oso garrantzitsua da, testuingurua hartzen dute aintzat, eta hor kokatzen dute ezker abertzalearen baitan izandako eztabaida, non jarduera armatuaren aurkakoek irabazi duten.
Bildu ETAren agindua dela gezurtatzeko 2005eraino doaz, eta erakusten dute nola EAko Rafa Larreinak Arnaldo Otegiri aliantzarako eskua luzatu zion Eusko Legebiltzarreko hitzaldi batean, beti ere giza eskubideak oinarri eta ETAren babesetik kanpo arituz gero. Beraz –diote epaile hauek–, asmo hauek froga gisa erakutsitako ETAren agirietako hausnarketak baino askoz lehenagokoak dira. Zerrendetako independente kopuruari dagokionez ere, hauen ustez erabat logikoa da gehienak ezker abertzalekoak izatea, ezker abertzalea delako koalizio horretako indarrik handiena.
Erabakia Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren esku dago orain. Ez dirudi tarteko biderik izango denik, nahiz eta ezin den baztertu presioen ondorioz erabaki salomonikoren bat hartzea, eta 2007an bezala, hautesle zerrenda batzuk debekatzea eta besteak baimentzea.
Herritarren eskubideen ikuspegitik ondorioak oso larriak dira eta hauteskundeak hala egingo balira, erabat zilegitasunik gabekoak lirateke. Baina eragin handia izan dezakete arantzatsuak diren hainbat gaietan (adibidez zaborraren kudeaketa). Datozen garai berrietan pentsatuz eta herri ikusmoldez jarduteko garaiak dira hauek eta hala egiten duenak jasoko du uztarik etorkizunean. Hauteskundeak oso garrantzitsuak dira, agerikoa da hori, baina Bilduko indarrek kontuz ibili beharko lukete salaketaren joko hutsean ez erortzeko. Hori ere bai, jakina, baina funtsean bake prozesua da aurrera atera behar dena, eta hau ondo egiten bada, estrategia soberanistak etorkizun oparoa izan dezake. Besteak beste, Espainiako halako jarrerekin kolore anitzetako independentisten sinesmena indartu besterik ez delako egiten.