Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Konstituzionalaren zain
Atalak: Politika
EA eta Alternatiba engainatzen utzi direla, eta alderdi horiek erabiliz, Batasuna berriz ere lege iruzurra egiten saiatu dela erabaki zuen atzo Espainiako Auzitegi Gorenak. Ondorioz, datozen udal eta foru hauteskundeetan parte hartzea debekatu dio Bilduri. Aste batzuk lehenago Sortu legez kanpo utzi zuen martxoaren 23an, ezker abertzaleko alderdi berri honen sorrera ETAk berak diseinatu zuelakoan.
Eta non dira honen guztiaren frogak? Sortu-ren kasuan ustez ETAri 2009an harrapatutako agiri batzuetan eta horietan estrategia soberanistari egiten zaion aipamenean (Txibertaraino ere joan zitezkeen estrategia soberanistaren froga horien bila). Laburtuz, Gorenaren ustez ez zela sinesgarria Sortuk biolentzia arbuiatuz erakutsitako jarrera eta ezta bere izaera demokratikoa ere. ETA-Batasunaren aginduetara ari zen eta listo.
Eta oraindik epaia ezagutzen ez badugu ere, berdintsu esango du honek, Bilduren bidez Batasuna lege iruzurra egiten saiatu dela bederatzigarrenez, eta horretarako EA eta Alternatiba engainatzen utzi direla. Frogak? Batek daki oraingoan zer, baina edozer izan liteke, Egunkaria eta Udalbiltza auzietan gertatu zen legez (edo, zigorra nagusitu arren, 18/98 edo gisako beste auzi askotan).
Gorena uste usteletan oinarritzen da, ezin da bestela izan. Ezin baitira frogatu Bilduren hautagaiek terrorismoaren zerbitzura aritzeko behin eta berriz egin dituztenak. Sinplea da, ezin da frogatu ez dutelako horrelakorik egin. Eta Alderdien Legea oso argia da gaiarekiko, hautesle elkarte bat legez kanpo uzteko oso argi frogatu behar baitira zerrenda horiek osatzen dituzten pertsonek egindako delituak; gainera ez behin bakarrik ez pertsona bakar batek ere, delituok sarritan eta pertsona askok egin behar dituzte. Oso argi da Bilduren hau ez dela kasu hori. Usteak izango dira, frogarik ez.
Ostiralean hasiko da hauteskunde kanpaina eta ostegunerako erabaki beharko du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak. Pentsatzekoa da atzera botako duela Gorenaren erabakia eta Bildu hauteskundeetan egon ahal izango dela, hori da logikak eta zuzenbide estatu batek agintzen duena, baina Espainian ez. Hau ez da logikoa euskal gizarteari komeni zaion bake prozesuarekiko, ez da zuzenbide estatu bati dagokiona, eta ez da demokratikoa.
Eta Konstituzionalak ere Gorenaren ebazpena onartzen badu? Euskal Herria ez da sutan jarriko, ez da horretarako girorik oraindik. Bilduk ez du ezer egiterik izango hauteskundeekiko, Europara jo beharko da… Baina “papelotea” orain EAJ, Aralar eta EBren eskuetan geratuko litzateke. Gorenarekin bat ez datozen guztiek lau egun dituzte balizko erabakiari nola aurre egin pentsatzeko. Gaitza da halakoetan hoztasunez jardutea, baina hausnarketak eta erabakiak, hoztasunetik, eraginkortasunetik eta herri estrategia oinarri izanda egin behar dira.
Egoera oso larria litzateke, baina aurreko ilegalizazioetan ez bezala, orain ez dago haiek babesten dituen jarduera armaturik, eta hori klabea da, horrek dena aldatzen du. Ez lehengo ilegalizazioak justuak zirelako, baizik eta lehen ez zegoelako egoera horri eraginkortasunez aurre egiteko indarrik eta orain potentziala ikaragarria delako. Asmatzea, ordea, beste kontu bat da. Eta asmatzeko, lehenik eta behin asko eta sakon hitz egin behar da. Elkarrekin zerbait lortu nahi dutenen begirunetik hitz egin, bestela jai.