Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Zer erabakiko du Konstituzionalak?
Atalak: Politika, Sailkatugabeak
Atzo eta gaur irakurri eta entzundakoen arabera, hona hemen Auzitegi Konstituzionalak bihar erabaki beharrekoari buruzko zenbait iritzi:
– El Mundo, gaurko editorialean: “EAJko buruzagi Iñigo Urkulluk Zapatero eta Rubalcabarekin izandako telefono elkarrizketen ondoren, denak adierazten du Gobernuak Bilduren aldeko ebazpena espero duela”.
– Javier Praderak gaurko El Pais-en. Egur handia ematen dio Auzitegi Goreneko 61eko salak Bilduri buruz emandako epaiari. Bere ustez, Sortu eta Bilduren epaietan, boto berezitua eman duten epaileek Auzitegi Gorenaren ohorea libratu dute. Funtsean, argudiatzen du berak, arrazoi eta froga objektibo handiagoak behar ziren epaiak dakarren tamainako askatasun murrizketa egiteko; bere aburuz, epaia sostengatu duten epaileen konbikzio subjektiboak gehiegizko garrantzia izan du.
– El Periodico, gaurko editorialean: “Konstituzionalak dena delakoa esanda ere, pertsona zentzudunaren sentsazioa da ilegalizazioa ez datorrela bat abertzaleek joko demokratikoan parte hartzeko egindako ahaleginekin, eta saihestekoak zirela PPren bultzadagatik Gobernuak emandako hainbat urrats”.
– Atzoko Radio Euskadiko Ganbara saioan harritu ninduen Luis R. Aizpeolea El Pais-eko kazetariak zioena, hau da, bihar Konstituzionalak eman beharrekoa erabaki politikoa dela.
– Euskal gehiengo sindikalak ostiralerako protestak deitu ditu lantokietan, baina bihar Konstituzionalak Bilduren hautagaitza baimenduko balu, deialdia bertan behera geratuko litzateke. ELAko idazkari nagusiAdolfo Muñozen esanetan, aldiz, “ez dugu halako albisterik espero” (legeztatzea, alegia).
– Patxi Lopez: Otsailean publikoki adierazi zuen Konstituzionalak Bildu legezkoa izatea nahiko lukeela; atzo, aldiz, Konstituzionalak zer zioen zain izan behar dela. Lerro artean, baina, Bildu hauteskundeetan izatearen aldeko jarrera antzeman daiteke: Bilduren eskubideak “berma ditzan” eskatu zion atzo Konstituzionalari eta berretsi zuen ez duela uste EA eta Alternatiba ETAren zerbitzura daudenik.
– EAEko CCOO: Ezker abertzaleak atzera egiteko zaila den bideari heldu diola uste du eta Bilduri buruzko debekua euskal gizartean bizi den garrantzi handiko garaien kontrakoa dela adierazi du.
– Isaac Rosa, gaurko Publico-n. “Epaile hauek jarraituz [boto berezitua eman duten seiak], Bildu [hauteskundeetan] izango da, ez bakarrik Batasuna ohikoak eskubide barik utziko liratekeelako, alderdi demokratikoekin ere hori egingo litzatekeelako. Eta oso larria litzatekeelako hamarnaka alkate eta ehunka zinegotzi ez aurkeztu ahal izatea.
– Gabriel Mariscal, Angel Gaminde eta Juanjo Alvarez legelariak (gaurko Deia-n). Hirurek uste dute Auzitegi Goreneko epaiak ez duela zentzurik eta Konstituzionalak hauteskundeetako ateak zabaldu beharko lizkiokeela Bilduri. Mariscal eta Gaminderen ustez, Konstituzioaren seikoteak baino, osoko bilkurako hamaika epaileek hartu beharko lukete erabakia. Alvarezen iritziz, oso kontuan hartu beharko litzateke 2009an Iniciativa Internacionalistari buruz Konstituzionalak emandako epaia [hauteskundeetan parte hartzen uztea erabaki zuen].