Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Nafarroako Legebiltzarra: gaurko goizarekiko begirada bat
Atalak: Sailkatugabeak
Nafarroako Legebiltzarreko gaur goizekoa -lehendakari hautaketaren saioa- kazetaritzaren laborategi gisa hartu dut apur bat, ohitu gabe halakoak zuzenean jarraitzen eta eskaintzen, sarerako zer egin zitekeen frogatzea da gaurko helburuetakoa. Eta jakina, jarraitzaileari zer ari den gertatzen molde desberdinez kontatzea.
Goizeko saioaren lehen inpresioa da astuna izan dela, eta ez da nire iritzia bakarrik, beste zenbait kazetariren ahotan ere gauza bera entzun dut. Yolanda Barcina bere 22 orriekin hasi da eta hitzez hitz irakurri besterik ez du egin; oso orokorra izan da eta, batez ere, gobernu akordioa alorrez alor garatu du gainetik. Bilduri errefentzia egin dio Konstituzionalaren ebazpena onartzen duela esanez, baina argi utziz UPNgatik ez liratekeela hor egongo. Austeritateari zenbait aldiz egin dio erreferentzia, gobernu berriaren ezaugarrietakoa izango dela iragarriz. Euroaren Itunarekin Europatik datozen haizeekin, aurrekontu mozketez ari zela nahiko nabarmena izan da. Biren gobernua izango dela aipatu du, baina bere hitzaldiarekin argi utzi du nork aginduko duen. Eta bitxia, bukaeran PSNko taldetik ez da atera txalo txikiena ere, nahiz eta beren gobernu akordioaz aritu den.
Carlos Garcia Adanero (UPN) solteago aritu da eta batez ere NaBai erasotu du, Patxi Zabaleta bereziki. Roberto Jimenezek batez ere azpimarratu nahi izan du ez zutela nahi UPN sostengatzea baina… ez dutela beste erremediorik izan azpimarratu du, Bildurekin gaur gaurkoz ezinezkoa dela; tira, “Nafarroagatik” ausartak izan behar izan dutela. Patxi Zabaletarekin sartu da euskara Legebiltzarrera eta esango nuke erdi eta erdi aritu dela hizkuntzari dagokionez. Azkar, azkar… azkar bota du denetik, Barcinari inork baino galdera gehiago jaurtiz. Nafarroko politika eta eguneroko kudeaketa eta alor ugaritan sartu da buru-belarri. Inbestidurako saio baterako akaso gehiegi? Ez dakit beste batzuetan nola izaten den, inpresioa akaso baietz.
Beren presentziagatik bakarrik, Bakartxo Ruiz eta bere taldekoak (Bildu) izan dira gaurko berri nagusia Legebiltzarrean. Doinuagatik ere hala izan dela uste dut. Doinu tinkoa erabili du Ruizek, batez ere UPNren aulkietara jaurti dutena, Barcinarengana bereziki. Legebiltzarrera ekarri nahi duten giro berria, normalizazio politikoa eta ezkerreko politikak izan dira bere ardatzetakoak. Ironia ukituz, baina baita serio ere, emakumezkoen enpatiaz mintzatu zaio Barcinari normaltasun politikoan aurrera egiteko.
Santiago Cervera (PP) eta Jose Miguel Nuin izan dira azkenak goizean. Cerveraren patxada izan da akaso nabarmenetakoa, ondo jantzi eta jositako hitzaldia bota du eta, posible bada, eskuinetik egurra eman dio UPNri. Baina batez ere, Espainian bezala, egurra PSNkoen lerroetara bideratu du eta bereziki Jimenezengana, dialektika zorretzez iraganeko hiruzpalau pasadizo ekarri dizkio gogora, adibidez: “Jimenez jauna, idazkari nagusi izendatua izan zinenean eta galdetu zizutenean ea UPN berriz sostengatuko lukeen, ‘inoiz ez’ erantzun zenuen tinko. Ba begira orain”. Bare baina zorrotz Cervera. Arratsedekoa uste dut apur bat biziagoa izango dela.