Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Segurtasun Sailaren aukera galdua
Atalak: Hedabideak, Politika, Sailkatugabeak
Ertzaintzaren esku hartzea Donostiako Aske Gunean.
ARGIAko kazetari Lander Arbelaitzek gaur goizean Eusko Legebiltzarrean hitz egin du, Donostiako Aske Gunean kazetari lanetan ari zela Ertzaintzaren aldetik jasandako erasoaren azalpenak emateko. Agerraldian argi utzi du ARGIAk bidali zuela bertara, kazetari lanetan ari zela, ondo identifikatua eta hori sostengatzeko sarean milaka aldiz ikusi diren bideoak erakutsi ditu. Azaldu duenez, berak argi du Ertzaintzak bere kazetari jarduera oztopatu zuela eta hori adierazpen askatasunaren kontrako erasoa dela.
Gertaerak nola bizi izan zituen zehatz-mehatz kontatu du, oso argi eta bihotzetik egindako kontaketan. Bere kasua salatzeaz gain, halakoak berriz gerta ez daitezen neurriak hartzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari. Bere ustez, Donostian Ertzaintzak bestelako jarrera zekarrela argi ikusi zen hasieran, baina denborak aurrera egin ahala, ertzain batzuen jarrera erasokorra bihurtu zen, gazteei ezkutuko kolpeak eta tratu txarra emanez, besoak bihurtuz eta emakumezkoei irain sexistak eginez. Bere hitzak indartzeko, gainera, hiru minutuko bideo erakutsi du, zeinean hainbat ertzainen jarrera desegokiak ikusten diren.
Halako gertaerak ezin direla inpunitatean geratu azpimarratu du eta, Europako herrialde askotan egiten den moduan, ertzainak kalera identifikatuta atera daitezela eskatu du. Estonian, Alemanian eta Norvegian polizia argi identifikatua –kaskoan edota paparrean– agertzen den hainbat argazki ere erakutsi ditu.
EH Bilduko Julen Arzuagak Arbelaitzen agerraldia eta lana eskertu ditu eta Donostiako auzipetuek protesta egiteko duten eskubidea aldarrikatu, horrekin, besteak beste, eskubide zibil eta politikoak defenditzen ari direlako. PPko Nerea LLanosek kazetariak kioskora eramatea ondo zegoela iradoki du eta galdetu dio Arbelaitzi ea handik ez ote zezakeen bere lana egin. PSE-EEko Mikel Unzaluk legalitatea bete beharra azpimarratu du. Eta EAJko Iñigo Iturrateren parte hartzeak bi helburu izan ditu: Ertzaintzaren lana edozeren gainetik defenditzea eta Arbelaitzen kazetari lana baliogabetzea, bere esanetan, Arbelaitzek kioskotik manifestarien artera jauzi egin zuenean kazetari izateari utzi ziolako Aske Guneko manifestari bihurtuz.
Editatua izan arren, bideoak dena esaten du (ikusi irakurle, eta zeuk erabaki): Arbelaitzen telefonoari kolpea eman eta lurrera bota, zapaldu eta astindu, bultzaka eta lurrera botaz kioskora eraman… hori guztia Iturrate jaunarentzat “eredugarria izan zen”, nahiz eta oraindik kioskora eraman aurretik gertatu zen, hau da, bere ikusmoldean, oraindik kazetaria zenean eta –kioskotik jauzi egin ondorioz– manifestari bihurtu aurretik.
Baina kazetariak pertsonak gara eta ez dago metamorfosirik –beste pasarte batean Iturratek onartzen du kazetarien subjektibitatea–, eta manifestarien artean kokatuta egindako lana –funtsean bideo grabazioa– milaka aldiz ikusi da ARGIAn, You Tuben eta beste hedabide ugaritan. Arbelaitzen lana gehiago edo gutxiago gustatuko zaio Iturrateri, baina kazetaritza egiten ari zela ukatzea ez da serioa. Kazetarien komunitate zabalak eman dio sostengua bere jardueragatik, besteak beste, Hekimenek eta EAEko eta Espainiako kazetarien elkarte garrantzitsuenek. Kazetaritza lana da, ona eta saritzeko modukoa gainera.
Bai, onartu behar da, Ertzaintzaren jarrera Donostian ez zen izan Turkiako poliziak Taksim plazan izan duena, ezta seguruenik duela hiru urte izango zukeena. Baina hori onartu ondoren, EAJk badaki testuinguru horretan ertzain asko deskontrolatu zela eta publikoki onartu beharrean, estaltzera jo du. Arbelaitzen kasua oso argia izan da eta bazuen aitortza hori egiteko aukera, baina ez, jarrera desegokiak estaltzea erabaki du. Ez da bide ona.
ARGIAk arrazoi asko ditu Eusko Jaurlaritzarekiko esker ona agertzeko, besteak beste, erakunde honen diru-laguntzak bere kazetaritza jarduera ahalbidetzen duelako, esan gabe zer egin behar duen eta zer ez, gure informazio eskubideari ateak zabal irekiz eta euskal kazetaritzaren bilakaera lagunduz. Sostengu eta konpromiso hori erabat aitortzekoak eta eskertzekoak dira, eta gure biziraupenerako funtsezkoak gainera. Baina batak ez du bestea kentzen eta Ertzaintzak eta Segurtasun Sailak jarrera desegokiak dituztenean, salatu beharrekoa salatzea da gure lana. Hori da kazetaritza serio eta profesionala, eta horretan jarraituko dugu.