Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Krisitik ateratzen (67. kapitulua)
Atalak: Ekonomia
Krisia gainditzeko zantzu batzuk azaleratzen ari direla entzun eta irakurtzen ari gara abuztu hasieratik. Gurean, Urkullu lehendakariak ere aipatu du txarrena pasatu dela. Eta zertan oinarritzen da baikortasun hori? Besteak beste, Eurostateko estatistiken arabera, eurogunean urteko lehen bi hiruhilekotan BPGaren hazkundea positiboa izatean (bigarrenean, adibidez,% 0,3ko hazkundea).
Juan Torres Lopez ekonomilari espainiarra, ordea, ez da iritzi berekoa eta bere blogeko ¿Sendabidean ote da Europa? artikuluan zergatiak azaltzen ditu: funtsean, dio berak, BPGa molde handiko datua da eta agertutako hobekuntza txikia: “Sortutako jarduera oso esparru desberdinetan ematen da, ez du ia enplegurik sortzen eta sortzen duena, FMIren terminologia jarraitzeagatik, ia lotsagarria da bere behin-behinekotasunagatik”. Funtsean, estatistika hauen bidez, egoeraren irakurketa manipulatua eskaintzen dela salatzen du Torres Lopezek. Are gehiago urte bukaerako BPGaren hazkunde aurreikuspena eurogunean %-0,6 denean. Pista eta informazio gehiago ere eskaintzen ditu blogean, batez ere Alemania, Frantzia eta Espainiari buruzkoak, eta bere iritzi ezkorraren ikuspegia eskaintzen du laburrean.
Susan George ATTACeko lehendakariaren iritzia ere oso ezkorra da. Bere iritziz, azken bizpahiru hamarkadatan zor publikoa garapenean ziren herrien izurritea izan bazen, orain Europako hainbat herrialde egoera berean daude, epe laburrean esperantza tarte gutxirekin gainera. “Zorra, austeritatea eta hondamena: Europaren txanda” artikuluan parekatzen ditu prozesuak, eta nola eman diren azaltzen du modu labur eta sinplean. Europako Batasunak Greziari maileguan utzitako diruaren ibilbidea ere jarraitu du: EBtik Greziara eta, ondoren, Alemaniako, Erresuma Batuko eta Frantziako bankuetara. “Errazagoa litzateke –dio Georgek ironiaz– bankuei dirua zuzenean ematea, baina horrela, agian, herritarrak amarruaz ohartuko lirateke”. Frantzian aberatsak gero eta aberatsago badira, munduan ere antzera, Georgeren arabera: 2008an munduan 8,5 milioi pertsonek 39 bilioi dolar zituzten, gaur egun 11 milioi pertsonek 42 bilioi dolar dituzte.
Eta krisiaz ateratzeko ereduez zer? Orain arteko bi eredu aztertu ditu Arturo Iñiguez ekonomilariak Rebelion-en idatzitako “Gauden zuloa eta hartatik nola atera” artikulu oso gomendagarrian: Espainia eta Islandiarena. FMIk abuztuaren 2an Espainiari buruz ateratako txostena erabiltzen du horretarako, haren gobernuek azken bost urteetan bankuen erreskaterako jarritako diru kopurua zehaztuz: 185.617 milioi euro (nondik eta nola ateratzen den zehazten du FMIren txostenak). Iñiguezen esanetan, 2009aren bukaeran Islandiaren BPGaren erorketa (%12koa) Espainiaren hirukoitza zen, inflazioa %18ra iritsi zen eta langabezia inoizkorik handiena (…) Bada, oraindik lehengo mailara iritsi ez badira ere, dagoeneko gainditu gaituzte”. Eta egileak honen guztiaren funtsa azaltzen du, FMIren txostenak azpimarratzen eta laudatzen duena: Islandiak hori egin ahal izan badu, hori izan da banku pribatuaren zorra ez zuelako bereganatu (soilik herritarren aurrezkiak bermatuz).