Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
EBren etorkizuna? Ongizatean eta borrokan
Atalak: Ekonomia, Nazioartea, Politika
“Euroaren krisi osteko Europa: zilegitasuna, demokrazia eta justizia” kongresua ari dira egiten atzo eta gaur Bilbon Globernanceren eskutik eta han egindako hainbat hausnerketa entzun eta irakurri ondoren, batek pentsatuko luke Europa ez dela bizitzen ari 1939tik bizi duen krisi ekonomiko sakonena.
Baina bai, EB bere historiako krisi latzena bizitzen ari da, besteak beste moneta batasunaren inguruan finkatutako politikengatik. Mahastricht-eko Itunak (1991) jarri zituen gaur egungo euroaren oinarriak eta bi abiadurako Europa saihesteko subsidiaritate printzipioez jantzi zuen EBren eraikuntza. Ezin uka horrek balio izan duela garai batzuetan estatuen arteko kohesio jorratzeko, baina mami baino, azalekoak ziren elkartasun printzipio haiek.
Maastricht-ek, funtsean, gaur egungo moneta batasunerako oinarriak jarri zituen, baina herrialdeen ekonomien garapen bateratuan baino, estatuen defizita eta gastuen kontrolean oinarritutako moneta batasunean finkatuta: urteko aurrekontuaren defizita ez dadila izan %3koa baino handiagoa eta zor publikoak ez dezala BPGaren %60 gainditu. Jadanik orduan, Alemania bapo arduratu zen bi printzipio horiek horrela ager zitezen itunean. Eta Europako Banku Zentrala jarri zuten euroaren eraikuntza eta garapenaren zaindari, mandatu nagusi batekin: ez arduratu herrialdeen garapen ekonomikoarekin, euroaren osasuna eta egonkortasunarekin baizik, batak eta besteak zerikusirik ez balute moduan, euroak bere baitan garapena ekarriko balu moduan. Bada, emaitzak begi bistan daude, eta gainera, ekialdeko herrialdeen sarrerarekin, bikoa ez, hiruzpalau abiaduretakoa da egungo EB. Nola sinetsi egungo austeritate politika zorrotzetatik elkartasun politikak barreia daitezkeenik? “Euroaren krisia gainditua dago” zioen atzo Iñigo Méndez de Vigok, EBrako Espainiako estatu idazkariak. Sinesgarritasun bera dute bi kontuok.
Iñigo Urkullu lehendakariak ere parte hartu zuen atzoko jardunaldietan eta batez ere euskal nazioak EBn izan behar duen parte hartzea eta kokapenaz jardun bazuen, ongizate estatuari ere egin zion erreferentzia laburra. Prentsan Gara-ko Iñaki Iriondoren kronikan bakarrik irakurri dut lehendakariaren aipamena: “Baina ez gaitezen engaina, XXI. mendeko ongizate estatua ez baita izango XX. mendekoa modukoa”. Zergatik? Estatuaren eta esparru publikoaren ahalmenak aldatzen ari direlako eta XXI. mendeko Estatuari jardun publikoaren monopolioa txikitu zaiolako, eta aurrerantzean honek ezin izango dituelako bermatu herritarrak eskatzen dituen zerbitzu guztiak.
Iikerlari baten ahotan entzunda, akaso egia izan liteke, baina gobernari baten ahotan entzunda, mesfidantza handia ematen du, bultzada pribatuaren indarraren erakusgarri delako. Eta honek ez du esan nahi ongizatea Estatuak bakarrik defenda dezakeenik, funtsezkoa da gizarteko beste esparru batzuetatik ere gobernuen jarduna osatzea, baina beti ere ongizatearen babesa eta izpiritu publikoa ardatz hartuta. Esperientzia kooperatiboak eta ekonomia sozialak garapen zabala dute Euskal Herrian eta, hain zuzen ere, EBn bizi den pribatizazio uholdearen aurkako harresi gisa erabili beharko litzateke esperientzia hori guztia.
Historiaren ikuspegi baten arabera, gizateriaren garapenak hobera egiten du etengabe, gero eta bizimaila hobeagoa erdietsiz. Erpin askotako azterketa merezi du pentsamolde horrek, baina ez da zalantzarik, Europak bederen, XX. mendeko bigarren erdiak inoizko garapen eta berdintasun maila handiena eman diela bere herritarrei; zalantzarik ez dagoen moduan, irabazitako lorpenen gainbehera itzela gertatzen ari dela azken bi hamarkadetan. Agintari batek nekez egin dezake ongizatearen defentsa egokia berau murriztuko dela esaten badu, edo gutxienez segidan horren aurka buru-arima borrokatuko dela gehitzen ez badu.
Iritziak iritzi, bada agintari eta akademia guneetan oso gutxi azpimarratzen den oinarrizko ideia, akademia munduak landu, frogatu eta barreiatu duena gainera, baina kongresu honetan ere indar gehiegi emango ez zaiona: XX. mendeari begira, sobietarren iraultzak, langile, herritar eta sindikatuen borrokek, eta klaseen arteko negoziaketek ekarri zuten ongizate estatua. Etorkizuneko klabeak ere ez dira oso desberdinak izango.