Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Bake ponentzia zoru etikoan kateatua
Atalak: Politika, Sailkatugabeak
Irailaren 13an da biltzekoa berriz ere Bake Ponentzia Eusko Legebiltzarrean, baina joan den asteartean PSE-EEko buru Patxi Lopezek iragarri zuen bere alderdia ez dela bertan izango EH Bilduk zoru etikoa onartzen ez badu. Ondoren, Jose Antonio Pastor PSEko bozeramaileak zehaztu egin zituen Lopezen hitzak, esanez, batzordearen bilera urrira arte atzeratzea eskatuko dutela, horrela EH Bilduri azken aukera bat emateko zoru etikoaz posizio garbi bat har dezan.
Iñigo Urkullu lehendakariaren esanetan, aldiz, Batzordeak balioa izaten jarraituko du PSE-EE ez badoa ere, eta aldarrikatu du ezin dela akordioa eskatu hasieratik, batzordea akordioak erdiesteko tresna bat dela baizik, eta horretarako lan egin behar dela.
Baina zer da zoru etiko hori? Berez, Bake Ponentzia iaz onartu zen, iragan legealdian, eta bere oinarrietakoa zen zoru etikoa, hau da, biktimen memoriaren aldarrikapena “terrorismoaren deslegitimazio etiko, sozial eta politikorako” tresna gisa. Martxoan, Legebiltzarrak berretsi egin zuen Bake Ponentziarako oinarri hau, baina EH Bildu eta UPyDren abstentzioarekin. Hala ere, EH Bilduk Bake Ponentzian parte hartzea erabaki zuen eta PPk eta UPyDk ez.
PPk eta UPyDk bake ponentzian ez parte hartzea ulergarria izan daiteke, bake prozesu baten aurrean duten jarrera ikusita. Baina PSE-EErena ez da hain ulergarria. Nola ulertu 2006an Loiolako akordioetan parte hartu izana eta orain ez? Orduan, oso oro har esanda, bi gaik lehertarazi zuten negoziazio saio hura: bata, Nafarroarekiko ezker abertzaleak agertutako posizioa; bi, ETAren Madrilgo T-4ko atentatua. ETAren su-etenean –eta su-etena hautsita ere bai, Genevan–, PSE-EE prest zegoen instituzioetatik kanpo zegoen negoziazio mahai batean esertzeko eta gaur egun ez, noiz eta ETAren amaiera prozesuan eta Eusko Legebiltzarrean? Ez da ulergarria. Ulergarria eta errespetagarria da esaten duen guztia, berea mahaiaren hanketako bat delako, baina ez baldintza gisa jartzea prozesu bat aurrera atera ahal izateko.
Prozesua, hori baita une honetako hitz gakoetakoa, udaberriko Galde aldizkarian Carlos Beristain bake prozesuen eta biktimen adituak argi adierazten zuen moduan: “Lehenik eta behin, uste dut kontaera asko egongo direla, ez kontaera bakar bat. Beste leku batzuetan, gertatutakoaren ikuspegi zabal gisa, kontaera zabal edo orokorra bultzatu izan da, adibidez Egiaren Batzordeen txostenak. (…) Niri funtsezkoa iruditzen zait memoria barneratzailea eraikitzea eta ez defentsiboa, eta bere oinarrizko zoru etikoa zera litzateke, egon den gisa eskubideen bortxaketaren onarpena. (…) Hordago asko eta prozesu gutxiko herrialdea da hau, eta horren aurrean ezinbestekoa iruditzen zait prozesuak zaintzea”.