Gazteluko plazatik
Hasiera » Sailkatugabeak » EAJ-PSE, esparru baten bidea
Ira19 0

EAJ-PSE, esparru baten bidea

Atalak: Sailkatugabeak

EAJ eta PSE-EEren arteko akordioaren sinadura ekitaldia (Arg: Irekia.euskadi.net)

EAJ eta PSE-EEren arteko akordioaren sinadura ekitaldia (Arg: Irekia.euskadi.net)

Estrategia bat. Eman zaion doinua eta jorratzen dituen gaiak ikusita, itun estrategiko gisa ikus liteke EAJren eta PSE-EEren arteko akordio hau. Gaur egun, politikan eta ekonomian estrategikoa esatea askotxo da, baina  bestetik, Euskal Herrian behintzat, noizbait zentzua badu orain da, ETAren ondorengoa jorratzen ari denean. Pentsa liteke datozen hiruzpalau urteetan jarriko diren oinarriek, euskal gizartearen datozen 10-15 urteetarako norabidea finkatuko dutela.  Alde horretatik, EAJk eta PSE-EEk zeharkako politika ospetsuen aldeko apustu argia egin dute. Ikuspegi sozialetik bitxia bada ere, ikusten denagatik, PP errazago erakarriko dute akordiora, sindikatu eta bestelako eragile sozialak baino.

Bi zalantza. Bizi dugun krisi ekonomikoaren aurkako akordioa da nagusiki, berez krisiaren eragina lehuntzeko neurri ugarirekin jantzia, batez ere esparru produktiboa eta enpresa munduari begira. Ongizate gizartea defendatzeko borondatea argia da, baina berau sostengatzeko bi gauza dira ezinbestekoak: bat, behar diren zerbitzuak eskaintzeko behar adinako diru biltzea; bi, ongizate gizartearen suntsitzea defenditzeko adina lege ahalmena izatea. Diruari dagokionez, gehiago bilduko da, baina seguruenik esperotakotik urruti geratuko da. Botere politikoari dagokionez, akordioan ez da antzematen Madrildik PP egiten ari den suntsiketa prozesuaren aurkako inongo jarrerarik. Hortik zalantzak.

Mesfidantza ugari. Akordioaren hasieran bankuak egiten dira bizi dugun krisiaren erantzule nagusi, eta hauen ibilera zehazki arautu beharraz ere mintzo dira lehen lerroak. PSOEk ezer gutxi egin zuen esparru horretan Madrildik, eta egin zuena kutxen sare publikoa pribatizatzeko izan zen. Hemen ere Kutxabank-en sorrerak, euskal kutxen izaera publikoa ahuldu du. EAJ eta PSE-EE ez dira krisiari aurre egitera datozen alderdi berriak, beraiek gobernatu dute EAE azken 25 urteetan. Beraiek ahalbideratu dute orain arte EAEn EBko zerga presio txikienetakoa izatea eta orain arte ez da zerga iruzurraren aurkako politika eraginkorrik egin (orain arte, funtsean, iruzurgile edo ahalezko iruzurgileen borondateari dei egin zaio, hiritartasunaren izenean iruzurrik egin ez dezan eskatuz). Ongi etorri aldaketarako asmoa, baina zergatik sinetsi behar orain?
Bakea lekutan. Bigarren, hirugarren edo zenbat garren planoan geratzen da bakearen gaia, herri batentzat estrategikotzat aurkezten den akordioan aipatu ere egiten ez denean? Ados, horrek akordioa oztopatuko zuen eta akordioak beharrezkoak dira krisiei aurre egiteko, baina oraintsu arte lehentasunezkoak ziren bakea eta normalizazio politikoa, eta bi alderdi hauentzat hala ez dela frogatzen da itun honekin. Eusko Legebiltzarreko bakearen batzordean gertatutakoak ikuspegi hau indartzen du.
Burujabetzaz zer? Akordio honek argi finkatu du EAJren lehentasun esparrua, nahiago PSOErekin EH Bildurekin baino. Hau da, nahiago egungo Gernikako Estatutuaren egonkortasuna, bide berriak jorratzearena baino. Gainera, Otegi baino berdintsuago sentitzen du Lopez. PSE hor eroso sentitzen dela ez da zalantzarik. EAJ osoa ere bai? Seguruenik ez, baina Urkullu Jaurlaritzaren lidergoan, Bizkaia nagusi alderdi barruan eta krisiaren sakonean oraindik, tarte gutxi EAJren sektore soberanistenarentzat. Etorriko dira bestelako garaiak. Paradoxikoa badirudi ere, ETAren ondorena ez da egokiena burujabetza bideak lantzeko. Horrek independentismoaren eremu zabala libreago uzten dio EH Bilduri. Bide horretan, EH Bilduk Katalunia eta Eskoziako prozesuak makulu ditu, eta bake prozesua, presoak, eragozpen.

Orain, paperetik praktikara egin behar, eta gainera emaitzak lortu. Hori gaitzagoa da. EAJk eta PSE-EEk apustu sendoa egin dute, zilegi da eta ez da zalantzarik herri honetako korronte zabal batentzat bide hau gustukoa eta erosoa dela, are gehiago krisi garai honetan.
Independentismoak bere bidea normaltasun berdinarekin jorratzen duen egunean, orduan, urrats handia emango da herri honetan.

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. EAJ-PSE: Ardanzatik Mendiara, aldaketarik ez | Gazteluko Plazatik - […] koalizio gobernua egingo zenik, baina bai PSE EAJren makulu izango zela berriz ere. 2013ko iraileko EAJ-PSE akordio politiko sakona…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Xabier Letona

Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.

Azken bidalketak

  • Lizentzia da prozedura
  • Etxeratzeko unea?
  • PAI Castejon: Mendozaren araua urratu du Gimenok
  • Mendigorria, Castejon eta PSN: bi erabaki, bi aitzaki
  • Espainiako estoldak, “El Mundo”-ko zuzendari baten begietan

Iruzkin berriak

  • Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
  • “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko iraila
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • Azpiegiturak
  • Bake Prozesua
  • EAE
  • Ekonomia
  • Energia
  • Errepresioa
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Hondakinak
  • Katalunia
  • Kulturgintza
  • Nafarroako politika
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Politika Espainia
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA