Gazteluko plazatik
Hasiera » Kulturgintza » Doire, britainiarren kulturaren hiri 2013an
Urr07 0

Doire, britainiarren kulturaren hiri 2013an

Atalak: Kulturgintza, Nazioartea

jaialdia derryErresuma Batuko 2013ko Kulturaren Hiria da Derry (errepublikarren izena), Londonderry (unionistena eta ofiziala), Doire gaelikoz. 1995, 1996 eta 1998an izana nintzen bertan, bakoitzean astebetez. Harrezkero bakeak hiria dezente aldatu duen inpresioa dut, batez ere tentsioari dagokionez. Gatazkaren arrasto ugari dira oraindik, komunitate banaketak hor jarraitzen du, baina ez orduan bezain bortitz. Garai haiek IRAren su-etenaren lehen urteak ziren,  1996an su-etena hautsi ere egin zen, baina azkenekoz. Orain talde errepublikar eta protestante txiki batzuk borroka armatuarekin jarraitzen dute, baina ez dute lortu bake prozesua baldintzatzea. Gobernu britainiarrari ez zaio interesatzen, bistan da. Kontrastea egiten du Euskal Herriko prozesuarekin, hemen bake prozesua hondoratzeko ahaleginik handienak Espainiako Gobernutik datoz, Herrira-ren aurkako azken sarekada horren erakusle.

Derry, Kulturaren hiria. Hainbat izen, baina bertan erabiliena Derry da. Populazioaren %80 katolikoa da, %20 protestantea. Hala esaten da hemen, baina tartekorik ere izango dela pentsatzen dut nik, tarteko txikia besterik ez bada.  Jaialdi erraldoia izan da abuztuaren 12tik 18ra. Derryk 106.000 bizilagun baditu, beste milioi erdi pertsona espero ziren egun horietarako. Argi zegoen, ez ziren egunik egokienak bost laguneko familia, autoa lepo bete, Derryn urtebeterako etxe bila hasteko.  Abuztuaren 20an iritsi ginen, mozkorraldiaren biharamunean, hiria oraindik atzerritarrez atzera-aurrera zebilela. Euria eta 17 gradu. “Bai, nahiko nuke nik hor egon, Arrasateko sargori jasanezin honetan baino”, jaurti dit anaiak telefonoz. Baina azken 15 egunetan Bretainia, Normandia eta Irlanda osoa zeharkatu ondoren, guk Iruñeko eguzkia nahi.

Derry 2013 logoaUrtean zehar oraindik ekitaldi asko izango dira, baina abuztuko jaialdi erraldoia bukatu da. Harro sumatzen dut lagun errepublikar zaharra. “Alde guztietatik etorri da jendea, mendetan zanpatuak izan gara eta orain protagonistak gara. Sinn Feineko hauek lan handia egin dute kultur hiria hona ekartzeko eta asmatu dute”. Derryn, jarduneko alkatea Martin  Reilly da, SDLPkoa (hiriko indar nagusia). Eta batek daki zergatik Donostia datorkit burura.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Xabier Letona

Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.

Azken bidalketak

  • Lizentzia da prozedura
  • Etxeratzeko unea?
  • PAI Castejon: Mendozaren araua urratu du Gimenok
  • Mendigorria, Castejon eta PSN: bi erabaki, bi aitzaki
  • Espainiako estoldak, “El Mundo”-ko zuzendari baten begietan

Iruzkin berriak

  • Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
  • “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko iraila
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • Azpiegiturak
  • Bake Prozesua
  • EAE
  • Ekonomia
  • Energia
  • Errepresioa
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Hondakinak
  • Katalunia
  • Kulturgintza
  • Nafarroako politika
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Politika Espainia
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA