Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Katalunia badoa
Atalak: Nazioartea, Politika, Sailkatugabeak
Geroa Baiko Gazteek irailaren 11n Via Catalanan egindako argazkia
Eta LARRUN badator. Ohi moduan, aste honetako ARGIArekin banatuko da eta azarokoan Kataluniako prozesu independentista jorratu dugu. Salvador Cardús eta Josep Ramoneda jarri ditugu aurrez aurrez. Lehena erabat independentista betidanik eta bestea PSCren ideologoetakoa, baina alderditik urrundua eta erabaki eskubidearen aldekoa erabat; LARRUN honetan ez, baina batzuetan adierazi izan du seguruenik independentziaren alde egingo lukeela.
El Temps-eko kazetari ohi Enric Rimbauk analisi sakona egiten du eta argi esaten digu: Estatutuaren iruzurra badago eta horrek etsipen handia ekarri zuen, bada egungo egoera ulertzeko klabeetakoa, baina ez bakarra. Trantsizio luzean Pujolismoak eta eskuin katalanak egin zutela ahalegina Katalunia Espainian eroso kokatzeko, baina ez zutela lortu eta horrek beste bide batzuetara eraman duela Kataluniako zentro-eskuinaren sektore handi bat. Eta hirugarren klabea, krisia, jakina.
Eta orain zer? Bi gauzarekin saiatuko dira independentziaren aurkakoak: bat, galdera ahalik eta lausoena bilatzen, eta horretan ari dira Unió, PSC eta besteren batzuk ere bai. Bi, Espainiaren estrategia: arazoa atzeratzea –ea ekonomia hobetu eta independentismoa makaltzen den– eta edozelako erreferendum edo kontsulta debekatzea.
Eta datozen asteak giltzarri izango dira, Artur Mas lehendakariak galdera iragarriko du. Nolakoa? Ba dira hipotesi batzuk LARRUN honetan, baina luze joko luke hemen laburtzea. Hori bai, ondorietako bat apurketarena da. Apurtu zer? Edo CiU-ERC gobernu akordioa edo CiU koalizioa.
Esther Vivas eta Alberto Lopez Basagurenen iritziak ere topatuko ditu irakurleak. Katalunian azken lauzpabost urteetan eman den aktibismo sozial indartsuaren ordezkarietakoa da Vivas. Orain, independentzia eta orden sozial berri bat lotu nahi duen Prozesu Konstituziogilea eratzen ari dira. “Ibili daiteke argi ICV bere zalantzekin, CUP eta Procés hor ditu eta”, utzi du erortzen norbaitek LARRUNen.
Alberto López Basaguren EHUko katedratikoak legearen mezua ekarri die katalan independentistei: erabaki eskubideak ez du esistitzen eta ezin duzue prozesu hau zuen kabuz egin, Espainiako legediaren gainetik, izatekotan hori aldatu behar da lehenik; eta ohartarazpena PPri ere, Kanadako Auzitegi Gorenaren oihartzun ospetsuak baliatuta: baina Katalunian sentipen independentista oso argia bada, horri ezin zaio ezikusiarena egin, kontuan hartu behar da eta negoziatu.
Negoziatu zer? Zer egingo du Masek? Zer Duran i LLeidak? Apurtuko al da PSC? Estatutua desegingo du PPk? Erantzunak inork ez dakizki, baina erantzunetara jotzeko makuluak badira, adibidez LARRUN honetan.
Katalunia badoa.
(Oharra: LARRUN 182. zenbakia ARGIAren 2392 zenbakiarekin banatuko da aste honetan eta harpidedunen etxeetara iritsi eta egun batzuk beranduago sarean ere izango da irakurgai).