Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Haass elkarrizketen azken txanpa Ipar Irlandan
Atalak: Nazioartea
Hasss elkarrizketak Gabon egun aurreko azken saioan Stormonten. Argazkia: BBC
Hiru egun geratzen dira urtea amaitzeko eta tarte horretan Ipar Irlandako alderdi nagusiak akordioa lortzen saiatuko dira banderak, desfileak eta iraganaren irakurketaren gaien gainean. Joan den astelehenean egin zuten azken negoziazio saioa eta goizeko laurak arte jardun zuten hizketan akordioa lortu barik.
Aipatutako hiru gaietan aurrerapenik egin ezin zutela eta, Ipar Irlandako Gobernuak Richard Haass AEBtako diplomatikoari bitartekari lanak egin zitzan eskatu zion iragan uztailean. Elkarrizketak irailean hasi ziren eta Haassek dagoeneko gaiei buruzko lau dokumentu pasatu dizkie alderdiei. Helburua da urte bukaerako akordioa lortzea eta, beraz, orain bostgarren dokumentua pasatu die ea gaurtik eta 31ra bitartean akordioa lortzeko gai diren.
DUP (Ulsterreko Alderdi Demokratikoa), UUP (Ulsterreko Batasunaren Alderdia), Sinn Feinn, SDLP (Alderdi Sozialdemokrata) eta Aliantza alderdia ari dira elkarrizketetan. Haassek adierazitakoaren arabera, irailetik urte bukaerara 100 bilera baino gehiago izan ditu, 500 pertsona baino gehiagorengana zuzendu da eta 600dik gora ekarpen jaso ditu.
Jorratutako gaiei dagokionez, 24 goizean Haassek adierazi zuen bandera kontuetan posizioak urruti zeudela eta desfileak eta iraganari buruzko gaietan hurbilago. Hala ere, hainbaten ustez, elkarrizketak heriotza puntuan dira. Aliantzako buru Naomi Longe-ren esanetan, adibidez, akordioa bitarteko artifizialekin mantenarazten da bizirik. Haass berak aitortu zuen unearen zailtasuna, baina urte bukaera arteko tartea eskatu zuen.
Non dira zailtasun handienak?
Erpin ugari daude hiru gai nagusietan eta ez dago garbi, egotekotan ere, non egon daitezkeen akordiorako puntu nagusiak. Banderen gaian, adibidez, Haassek Ipar Irlandarako bandera adostu bat sortzea proposatu duela aipatu da. Urte hasieran, adibidez, unionistek istilu handiak sortu zituzten Belfasteko udalak erabaki zuenean Erresuma Batuko bandera egun berezietan bakarrik jarriko zutela eta ez egunero, azken ia ehun urteetan egon den moduan. Sinn Feinek, adibidez, oinarri gisa aipatzen du bi identitateak errespetatu behar direla, irlandarra eta britainiarra.
Desfileen gaia ere oso korapilatsua da eta udaro arazoak egoten dira herri askotan. Desfile edo martxa gehienak Orange Orden protestanteak antolatutakoak dira eta ohikoan ez legoke inongo arazorik hauek euren bizi eremuetan antolatuko balituzkete, baina sarri eremu katoliko eta errepublikarrak zeharkatzen dira eta hor sortzen dira arazoak. Errepublikarrek aipatzen dute posible dela euren auzoetatik pasatzea, baina horretarako komunitateen adostasuna behar dela eta, beraz, martxen aurretik hortaz hitz egin behar dela, bestela arazoak sor daitezkeelako. Adierazpen askatasunean oinarrituz, martxak egiteko eskubidea aipatzen dute unionistek, baina zauri ugari irekita daude oraindik eta errepublikarrek irain gisa hartzen dituzte.
Orange Orden protestantearen desfile bat. Argazkia: BBC
Eta Haassek horrelakorik aipatu ez badu ere, arazorik korapilatsuena iraganarena da. 3.600 hildako eta beste milaka zauritu izan ziren 40 urteko gatazkan eta 1998ko Ostiral Santuko Akordioen ondoren adostutako bidea ez da behar bezala bete. Iraganaren begiradaren oinarrian behar luketen molde askotako biktimak ez daude ase. Horren erakusgarri da irailean Amnesty Internationalek atera zuen txostena, zeinaren arabera, iragana ikertzeko eta adosteko beste saio bat antolatzea ezinbestekoa den.
Orain hainbat neurri hartuko dira esparru honetan, baina bi esparrutan behintzat aldaketa handiak egon beharko dira. Ostiral Santuko akordioen ondoren, gertatutakoak ikertzeko Ikerketa Historikoen Taldea (HET) sortu zen PSNI polizia berriaren baitan. Bere lana, ordea, oso zalantzan jarri da sakon ez ikertzeko izan duen jarreragatik, batez ere talde armatu lealista eta indar armatu britainiarren arteko harremana ikertzeari dagokionez.
Paperetan da iragana ikertuko duen batzorde independentearen sorrera, baina unionistek mesfidantza agertu izan dute proposamenarekin. Sinn Feinen esanetan, adibidez, ona litzateke NBEk honen sorreran parte hartzea. Biktimak eta iragana jorratzen duten elkarteen artean nahiko garbi dago HET bere amaierara iritsi dela eta iraganarekin aurrera egiteko eta biktimak erdigunean jartzeko ezinbestekoa izango dela batzorde independente bat sortzea.
Bost alderdi, bitartekari bat, hiru esparru korapilatsu eta hiru egun akordioa lortzeko. Hori da une honetan Haass elkarrizketen egoera laburbiltzen duen esaldia.