Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
AEB-Europa, espioitza zortzi puntutan
Atalak: Nazioartea, Politika
AEBak 2002tik aritu dira zelatatzen Angela Merkel
1) Obama eta kanpinak. “Obama lehendakariak atzerrira bidaiatzen duenean, bere kolaboratzaileak arduratzen dira maletan liburu labur batzuk sartzeaz, baita atzerriko liderrentzat opariak ere; eta diplomaziarekin baino akanpadarekin harreman handiagoa duen zerbait: kanpin denda bat”.
2) Babesa. Espioitzatik babesteko kanpin denda da, kamera ezkutu edo elkarrizketak zelatatzearen aurkakoa, eta ostatu hartzen duen hoteletako bere gelan jartzen dute. Orain munduko estatu buru askok egiten dute gauza bera.
3) “Denok egiten dugu”. Iragan ekainean hasi ziren ezagutzen hedabideetan Edward Snowden espioi ohiak Glenn Greenwald estatubatuarraren bidez iragazitako 20.000 dokumentu sekretuak. Agiri horietan zegoen dendatxoarena, eta munduko beste 35 agintari eta milioika pertsona nola zelatatu diren. “Denok egiten dugu”, esan zuen lasai AEBtako lehendakari Barack Obamak.
4) Begiak. 1946an Erresuma Batuak eta AEBk sortu zuten zelatarako lehen akordioa, eta laster gehitu zitzaizkien Australia, Kanada eta Zelanda Berria. Bost Begiak deitzen zaio taldeari. Bederatzi Begiak ere badira: aurrekoak gehi Frantzia, Norvegia, Danimarka eta Herbehereak. Eta Hamalau Begiak: aurreko guztiak gehi Espainia, Alemania, Belgika, Suedia eta Italia. Eta Berrogei Begiak ere bai: NATOko guztiak gehi AEBren beste aliatu batzuk.
5) Angela Merkel. AEBk Europako pertsona boteretsuena zelatatu zuen 2002tik aurrera: bere ordenagailu eta telefonoetako mezu denak. Guztia Berlin erdi-erdian dagoen AEBtako enbaxadako lorategietan jarritako zelatatze sistema konplexuarekin. Merkel, bere Gobernua eta Alemaniako Legebiltzarra, denak zelatatuak. Alemaniako Gobernuko Barne ministroak aditzera eman zuen akaso ikerketa batzorde bat eratuko zela, besteak beste, AEBtako enbaxada miatzeko. John Emerson enbaxadore amerikarrak berehala erantzun zuen: ez dugu baimenduko. “Onartezina da, ez zaie halakorik egiten aliatuei”, esan zuen Merkelek zelatatua zela jakitean.
6) Snowden. Errusiaren babesean dago espioi ohia urtebeterako, eta Alemanian ere entzun ziren hainbat ahots bertaratzeko eskatuz, babesa emango ziotela eta Legebiltzarrean azaldu ahal izango zuela dena. Dmitri Peskov Vladimir Putinen bozeramaileak adierazi zuen beraiek prest leudekeela Snowdenen bidaia baimentzeko. Estutzen ari zitzaion kontua Merkeli eta AEBk lagundu zion, Snowdenen aurkako estradizio eskaera luzatuz.
7) Milioika entzuketa. Snowden grafikoetan azaltzen denez, 2012ko abenduaren 10etik 2013ko urtarrilaren 13ra AEBk 361 milioi entzuketa egin zituen Alemaniatik edo Alemaniara. Holandak 1,8 milioi entzuketa jasan zituen; Frantziak 70,2 milioi; Espainiak 61 milioi; eta Italiak 46 milioi.
8) Guardia Zibila eta Nafarroa. Zortzigarren puntuak ez du zerikurik Snowdenekin –dakigunez behintzat–, baina bai zelatatzearekin. Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi duenez, ez da existitzen Guardia Zibilak Nafarroako D ereduaz egin omen zuen txosten ospetsua. Yolanda Barcinak gehitu du, gainera, Guardia Zibilak ez duela hezkuntza sistema zelatatu, Guardia Zibilak ETAren aurkako ikerketak egin dituela, beste hainbat tokitan bezala hezkuntzan. Bere hezkuntza sailburu Jose Iribasen esanetan, ordea, txostena egon babago, baina erreserbatua da eta egin duenak baimena emanda bakarrik erakutsiko luke.
(Artikuluaren lehen paragrafoa Michael S. Schidt eta Eric Schmidtek iragan azaroaren 9an The New York Times egunkarian idatzitakoa da. Nik Roberto Montoyari irakurri diot post honetako informazioa, 2014ko urtarrileko espainierazko Le Monde Diplomatiquen).