Gazteluko plazatik
Hasiera » Politika » Arkaitz Bellon, heriotza baten ilunak
Ots06 0

Arkaitz Bellon, heriotza baten ilunak

Atalak: Politika

Arrazoi askorengatik hil daiteke pertsona bat eta batek daki zerk eragin duen Arkaitz Bellonen heriotza. Familiaren konfiantzazko medikuak aurrean, bihar egingo diote bigarren autopsia, baina heriotzaren eragile edozein izanda ere, heriotza hau puntu ilunez josia dago. Ez dakit pozoirik dagoen, baina puntu beltz ugari bai.

Sakabanaketa. Punturik ilunena da, beste iluntasun askoren eragile. Elorriotik 1.000 kilometrora egotea (Puerto I, Cadiz) ETAren aurkako borrokan presoekin egiten den erabilera politikotik bakarrik uler daiteke. Eta zigorra eta mendekuaren logikatik. Espainiako Konstituzioa birgizarteratzeaz mintzo da. Astean behin bisitatuta, urtean 104.000 kilometro dira. Bakarrik auto gastutan atera kontuak.

Askatasuna. Bellon libre litzateke beste preso mota bat balitz, normalean Espainiako presoak bere zigorraren bi herenak edo hiru laurdenak egiten dituztenean baldintzapeko askatasunean ateratzen baitira. Begira ez ote den beltza datorren maiatzean libre geratu beharra eta hiru hilabete lehenago hiltzea.

Auto istripuak. 2008an bere familiak auto istripu larria izan zuen Herrera de la Mancha bidean. Azken hiru hamarkadatan hamabi senide eta adiskide hil dira presoak bisitatzera zihoazela. 268 istripu kontatu izan dira eta ehunetik gora zauritu.

Jipoiak.  Bellonek salatua zuenez, bera lautan jipoitu zuten espetxe funtzionarioek, azkena iazko martxoan Sevilla II espetxean. Ehunka jipoi salatu izan dira euskal presoen aldetik.

Isolamendua. Presoa makur erazteko saioen ondorioz gertatzen dira. Presoak duintasunari eutsi nahi, istilua sortu eta ondorioa isolamendu luzeak izaten dira.  Arkaitz Bellon halako isolamendu luze batetik ateratakoa zen.

Ondo ei zegoen. Hori esan dute joan den larunbateko bisitan izan zirenak, maiatzean ateratzen zela-eta, askatasunaz gozatzeko gogoaz mintzo. Goizean eta bazkal orduan berarekin bazkaldu zuten presoek ere ongi ikusi zuten. Siesta ondoren aurkitu zuten hilik.

Egon zitekeen gaizki. Asko dira egoera txarrean dauden euskal presoak, urte luzetako egoeraren gogorrak sarri ez du barkatzen. Eta egoera gogor horiek behar bezala artatzeko aukera ezak atzera ezinezko egoerak ere sortzen ditu, batzuetan modu arinean, besteetan gaixotasun fisiko eta psikiko kronikoekin, eta beste hainbatetan heriotzarekin.

Puntu ilun gehiago behar dira?

Urtarrilaren 11ko tantak

Urtarrilaren 11k bide garrantzitsua markatu zuen iluna argi bilakatzeko

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Arkaitz Bellon gogoan, milaka lagun bildu ziren Elorrion sakabanaketaren aurka | Usurbildarrak aurrera - […] www.argia.eus […]

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Xabier Letona

Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.

Azken bidalketak

  • Lizentzia da prozedura
  • Etxeratzeko unea?
  • PAI Castejon: Mendozaren araua urratu du Gimenok
  • Mendigorria, Castejon eta PSN: bi erabaki, bi aitzaki
  • Espainiako estoldak, “El Mundo”-ko zuzendari baten begietan

Iruzkin berriak

  • Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
  • “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko iraila
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • Azpiegiturak
  • Bake Prozesua
  • EAE
  • Ekonomia
  • Energia
  • Errepresioa
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Hondakinak
  • Katalunia
  • Kulturgintza
  • Nafarroako politika
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Politika Espainia
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA