Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
2015eko foru hauteskundeei begira
Atalak: Politika
Manu Aierdi Geroa Baiko parlamentaria Nafarroako Legebiltzarrean (Arg.: Josu Santesteban)
Politikan, eta ezertan, ez dago ezer aurreikusia eta gauetik goizera aldatzen da goitik behera giro eta egoera jakin bat. Hori gertatu da Nafarroan Idoia Nieves Ogasun zuzendari ohiak iragan astearte arratsaldean Nafarroako Legebiltzarrean bere agerraldia egin zuenetik.
Dena bat bateko leherketa den edo aurretik datorren haririk ba ote den batek daki, baina duela bi aste bederen giroa guztiz bestelakoa zen. Bai, Nafarroako oposizioa foru hauteskundeei begira zegoen, baina 2015eko maiatzekoetara eta ez datorren maiatzaren 25ekoetara (Europari bai baina ez Legebiltzarrari).
Aste honetako ARGIAn atera da Geroa Baiko parlamentari Manu Ayerdirekin egin nuen elkarrizketa eta hauteskundeei buruzko zatian argi ikusten da zein giro zegoen orduan eta zein orain. Hemen pasartea (Ayerdi EAJko NBBko lehendakaria ere bada):
Urte eta hiru-lau hilabete falta dira foru hauteskundeetarako, baina Nafarroan jadanik hauteskunde usaina dago eta alderdiak ere horretara prestatzen ari dira.
Foru Hobekuntzaren arabera, hauteskundeak aurreratzeko epea oraingo martxoan amaitzen da, beraz, ez da ezer geratzen. San Ferminen ondoren hori bete-betean ikusiko da. Gainera 2012ko aurrekontu luzatuekin, Gobernuak ez du izango arazo gehiegirik diru kontuen aldetik eusteko, aurrekontuaren gastu eta sarrerak errealitatean aurreikusitakoak baino handiagoak direlako. Aurrekontuekin ez baina diru bilketarekin bai izan ditzake arazoak, egoera gero eta gogorragoa da eta.
Eta aritmetikak esango du Gobernua alda litekeela, baina PSNk berriz esan dezake ezetz. Hitz egin duzue argi eta garbi haiekin?
Orain arteko inkestek erakusten dute Geroa Bairen, Bilduren eta PSNren emaitzak pareko ibiliko direla. PSNk argi esan du publikoki, baita guri pribatuan ere, ez duela gobernurik egingo Bildurekin.
Esan dute baita ere Geroa Bairekin bai egingo luketela.
Bai, hori ere bai, eta ikusi beharko da Espainian PSOEk duen egoerak nola eragingo dien hemen. Yolanda Barcinak, halaber, jarraitzen du bere Madrileko kanpainarekin eta botatzen dituenak botata. Zeini zuzendua da, PSOEri eta Rubalcabari?
Hala esaten da, ezta? 2007an ere UPNk antzera jokatu zuela esan da eta lortu zuela PSNren eta NaBairen arteko akordioa zapuztea. Posible ikusiko zenuke Geroa Bai-PSN gobernua (eta akaso Ezkerra) eta Bilduk Legebiltzarretik sostengatzea?
Gehiegi aurreratzen ari gara. Ikusi behar da zer esaten duten herritarrek hauteskundeetan eta gero ea zer egin litekeen. Une honetan ez dugu horretaz hitz egin PSNrekin. Ezin dugu pasatu 2014 osoa hauteskundeei buruz hitz egiten. Herritarrak arazo asko ditu eta gu saiatuko gara proposamenak egiten arazoei aurre egiteko. Hori bai, gizartean UPN kentzea nahi da, eta hori ere kontuan hartu behar dugu. UPNk alderdi inportante bat izaten jarraitu nahi badu, behar du berregin eta horretarako Gobernutik kanpo egon. Mundua nola aldatzen ari den ikusita, guk ezin dugu jarraitu UPN honekin, ez dugu hori merezi.
PSNrekin zerbait egitekotan, lagungarri izan daiteke 2007an NaBairekin gobernu akordiorako adostutakoa?
Izan liteke lagungarri, baina ez dakit PSNk edo Ferrazek erabakiko duen.
Orduan Ferrazek erabaki zuen eta orain ere…Oker ez banago, PSOEren estatutuen esanetan, halako erabaki garrantzitsuak PSOEk erabakitzen ditu. Edozein eratan, beren denborak eta erritmoak beharko dituzte eta ez dute berdin jokatuko bigarrenak, hirugarrenak edo laugarrenak izan.
Eremu zingiratsuetan sartzen gara, baina jaitsiko dela pentsatuta ere, ez ote da gehiegitxo PSN bigarren postutik atzera irudikatzea?
Ez naiz ausartzen ezer esatera, baina inkesta batzuetan hori gertatzen da eta, edozein eratan, hainbat indar nahiko gertu gaude elkarrengandik. Krisia oso gogorra da eta jende asko oso haserre dago, bereziki UPNrekin, baina PSOEk ere izan ditu bere akatsak. Duela urte batzuk boto emaileak nahiko argi izango zuen zer egin, baina gaur egun askok ez dute izango hain argi botoa nori eman.