Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
David Fernandez (CUP), ekonomia postkapitalistaren hiru esparruak
Atalak: Ekonomia, Politika
David Fernandez Argiarako Hernanin egindako elkarrizketaren une batean (Arg.: Dani Blanco).
Datorren astean argitaratuko da ARGIAn David Fernandez Kataluniako CUP alderdiko bozeramailearen elkarrizketa. Paperak ezin izan zuen esandako guztia irentsi eta galdera pare bat elkarrizketa hartatik at geratu zitzaizkidan. Fernandezek postkapitalismoa deitzen duen aro honetan eraiki beharreko hiru ekonomia esparruez aritu zen erantzunetan: publikoa, ekonomia soziala eta merkatua, baikoitza espazioaren herenarekin.
Ezkerrari buruz ari zarela, dena den, bitxia da, ezkerra guztiak ari dira defendatzen gaur egun ongizate gizartea, hau da, Bigarren Mundu Gerraren ondoren, kapitalismo humanoago batek komunismoari aurre egiteko Europan sortutako eskema soziala.
Denak ez, baina ezker nagusiak bai, sozialdemokraziatik eurokomunismoraino. Kapitalismoa gaur egun zoratu egin da eta kasino ekonomia hau bazterkeria, pobrezia, desberdintasuna eta gerra eragile itzela da. Diagnostiko horretan bat etorri gaitezke ERCrekin, baina horren aurren sozialdemokraziak tirita bat proposatzen du. Guk badakigu sistemaren aldaketa oso lan gaitza dela eta ez dela egun batetik bestera egingo.
Baina gaur egun ongizate gizartea tirita bat baino askoz gehiago da, ezta?
Bai, jakina. Gu kapitalismoaren oso aurkakoak gara, baina onartzen dugu Kataluniako gizartearen azken 40 urteetan hainbat iraultza isil izan direla: emakumeak lan mundura egin duen jauzia handia da; nor zihoan unibertsitatera 1978an eta nor 2005ean?; gizarteak urrats handiak eman ditu bere sekularizazioan; eta, egia da, gaur egun keynestarra izatea iraultzailea da, disidentea izatea da. Horraino iritsi gara. Dena den, Europako ongizate gizartearen irakurketa mistifikatua ere egin zaigu, Europak ere erantzukizun asko dituelako mundu desegituratu honen eraikuntzan. Jende asko ari da begiratzen iragan hurbilera nola itzuli, baina hori jadanik ez da itzuliko. Horregatik ari gara gu postkapitalismoaz, eta trantsizio eredu gisa hiru blokeen eredua proposatzen dugu, azken finean oso erreformista dena. Lehen blokean, eta kontsentsu esparru gisa, ongizate gizartearen eredura itzuli behar dugu: hau da, hezkuntza, osasuna, kultura eta pentsioak ez dira ukitzen. Espazio hau publikoa da, ez dago merkatura begira eta kapital pribatuak ez du lekurik hor. Bigarren blokea ekonomia soziala, solidarioa eta kooperatiboa bultzatzean datza; honen bidez, gainera, herriek burujabetza berreskuratzen dute multinazionalen aurrean. Eta hirugarren blokea merkatua da, beti egon da eta egon behar du, baina modu arautuan, bestela badakigu zertan bihurtzen den.
Hori guztia trantsizio eredua da. Gero, kritika serioa egin beharko da baita ere XX mendeko langile mugimenduen akatsez eta desmasiez, estalinismoa hor dago, adibidez. XXI. mendeko sozialismoa –hala deitu behar badiogu– heldu gabe dago eta baldin badator bizikletaz etorri beharko du.