Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
25 urteko maitasun istorioa
Atalak: Politika
Espainiako zezenaren irudia ohiko bihurtu da milaka euskal herritarren imaginarioan.
Nora? Sevillara. Mapan ia kokatzen jakin gabe ekin zioten bidaiari. 600, 800, 900 edo 1000 kilometroko bidaiari. Almeria, Cadiz, Sevilla, A Coruña, Murcia, Cordoba…
Akabo Herrera de la Manchako talde bidaiak: bai, hara ere 1200 kilometroko joan etorria zen, baina denak elkarrekin –eta haiek ere elkarrekin espetxeetan–; elkarrekin ama haren tristezia amaigabea laguntzeko; elkarrekin tortillak elkarbanatzeko; guardia zibilen mesprezuei aurre egiteko, harrika erasotzen zutenetatik babesteko… Elkarrekin. Norbaitek Madrilen bazekin artaldearen eta elkartasunaren indarraz. Parisen ere bai. Eta Euskal Herrian. Denborarekin Fleury, Fresnes, La Santé, Lannemezan, Clairvaux eta beste hainbat izen arraro ohikoak bihurtu ziren milaka euskal herritarrentzat. Gaztela zaharreko errepidetako gurdi-gidari moderno haiek nekez irudika zezaketen 25 urte geroago oraindik atzera aurrera ibili beharko zutenik ipar-hego. Arazoak konponduta behar zuen ordurako. Baina ez. Zenbat malko xurgatu ote duten sakabanaketaren errepideek. Eta zenbat poz. Bai, poza… semea, senarra, laguna, alaba, bisita ostean ondo ikusi delako, filologia edo zuzenbide lizentziatura atera duelako, depresioa gainditu duelako, semetxoa eskutan negar egin duelako, haren irribarrea lokutorioan kabitzen ez zelako… Bai, poza… bere ziega-kidea bezala jipoitu ez dutelako, azkenean torturaz hitz egiteko gai izan delako, bakarrik 6 urteko zigorra erori zaiolako eta ez 30 urte bere taldekideei bezala, Joxe moduan Kanariar irletara eraman ez dutelako… “Gogoratzen Pili, Alcala-Mecotik atera berri errebuelta hartan errepidetik atera eta zelaian barrena abiatu ginenean?” Telefonoa hartu etxean eta dardara bestaldeko ahotsean: “Bai, kotxea txikitua dago, kolpeak eta lepoko mina baina denak ondo…”. Errepideek irentsitako 16 senide haiek ez zuten zorte bera izan. “Kabroia, kabroia, kabroia! Iragan hilean funtzionario berberak utzi zigun sartzen udalaren agiri berarekin eta orain ezin dela?”: ‘el reglamento es el reglamento’, berdin etxetik 80 kilometrora edo 750era. “Buenos días señores, esperen que ya les ayudo…” dio guardia zibilak, agurea daraman gurpil-gurditik tiraka”. Batzuetan bihotzera sartzen da goxotasun keinua, hain dira urri! Eta gaueko ordu txikitako Albaceteko behe-laino jasanezin hori? Bocegillaseko kafesneak, aldiz, indarra ematen du Somosierrako elur eta izotzari aurre egiteko. Astea joan eta astea etorri txandakatzen dira Mari eta Inazio, nabari zaie. “Kolektiboa utzi duela?”, eta hurrengo bisitan, emazteak beste senideen begiradan zerbait sumatuko du, eta apurka, distantzia handituz doa. Zer gertatzen da? “Kolektibotik bota dutela”. Badira senide gogorrak, harrizkoak, guztiak akatuko lituzketenak; badira lelo eta astunak; irribarrearekin urtzen zaituztenak; haien jakintzarekin txunditzen zaituztenak; istorio zaharren kontalari bikainak; pauso bakoitzean maitasun arrastoa uzten duten horiek ere bai. Borrokalari nekaezinak. Eta arima arrastaka daramatenak. Sakabanaketak elkartzen ditu guztiak. Maite duenaren patua da.