Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Pat Ricerekin Belfasten
Atalak: Nazioartea, Sailkatugabeak
Belfast airetik ikusia
Belfast
Pozik nago, baietz esan dit Pat Ricek, erakutsiko diola Belfast ARGIAko irakurleari. Bere Belfast. Sinn Feineko historikoetakoa da eta gaur egun jubilatua (73 urte). Azken 14 urteetan urtero bi hilabete pasatzen ditu udazkenean Lizartzako (Gipuzkoa) bere etxean. 1995eko maiatzean egon nintzen berarekin beste behin, orduan ere Belfasten erreportaje bat egiten ari nintzela, IRAren su-eten garaian. Belfasteko hainbat lekutan egon gara eta datorren asteko ARGIAren zenbakian (2.422) agertuko da gidari bereziak atondutako tour ezohikoa. Hemen erreportaje zabal horretan agertzen ez diren zertzelada batzuk.
Jim Gibney Sinn Feineko historikoak eraman gintuen Stormontera
Jim Gibney Sinn Feineko militante historikoarekin
Hainbat kontu azaldu dizkigu Jim Gibneyk , besteak beste 2013ko abenduan porrot egindako Haass elkarrizketekin zer gertatuko den.
Taxia hartu eta bagoaz hurrengo bisita lekura.
Taxi Beltzen geltokian, tea hartzen
40 urte atzera eginez eta gatazkaren garai gogorrenetan murgilduz, autobusek uko egin zioten Belfast Mendebalde gatazkatsuan ibiltzeari, sarri barrikada gisa amaitzen zuten eta. Garraio alternatiba gisa Londresetik ekarri zituzten lehen taxi beltz zaharrak; laster uholde izan ziren eta garraio modu herritarrena. Orduan taxi bat zortzi pertsona eramateraino ere iristen zen, gaur egun ohikoan bost eramaten ditu. Har daitezke bakarka, baina orduan garestiagoa da. Ohikoan, boskotea osatzen denean ateratzen da.
“Kaixo Helen”, “Kaixo Pat”, elkar agurtu dute tea hartzeko mahaia hartu dugunean. “Preso ohia eta hemengo langilea da. Badakizu behin zer esan zidan? Auzoan [Poleglass, Belfasteko hego-mendebalean] preso baten ongietorrian hitz egin nuen, luze antza denez –dio barrezka– eta amaieran hurbildu eta zera jaurti zidan: ‘Pat, hilgarria zara mikrofono batekin eskuan’. Ordu laurden geroago taxi beltz hauetako bat hartu eta bagoaz.
Gaelikoaren etorkizuna
Esan ezin bada ere, batek pentsatzen du norberaren hizkuntzarenak gaitza badu, gaelikoak jai duela. Horixe bera uste zuen Jaume gazte katalanak euskarari buruz Derryn zera luzatu zidanean: “Aizu Xabier, zenbatek hitz egiten du euskaraz Euskal Herrian?”. Di-da batean “populazioaren herenak” erantzun nion eta hark, “baina orduan hilda zaudete!”. Nondik begiratu, hori da kontua, herenak baino askoz gutxiagok hitz egiten du gaelikoz Irlandako iparraldean, baina baikor da Sean Mac Sheáin, haiek aurrera doaz. Patek tinko egiten du bat harekin. Nola pentsatu, beraz, jai dutela?
Non dago Falls?
Stormontetik gatoz irakaskuntza gaelikoaren oasi honetara. Presaka gabiltza dagoeneko, bisitatu dugun gelako irakasleak klasearekin jarraitu behar du eta guk gure Belfasteko tour ezohikoarekin jarraitu behar dugu. Ez ditut ohiko muralak ikusi eta ez dakit Falls kale errepublikar ospetsura ere iritsiko garen. Rice-k dio haraino ere iritsi nahi duela, baina oraingoz hurrengo geltokia Belfasteko Udaletxea da.
Milltown hilerriaren txoko errepublikarra
Memoria
Hildako errepublikarren txokoa da hau, hemen dira hildako irakideak ere. Britainiar gobernuak ez du uste bertatik IRAren apologiarik egiten denik, ez ditu hilobiak sakabanatu, ez inor atxilotu. Bake akordioetan ez zuten esan halako gunerik ezin zitezkeenik izan. Beste barik, alde bakoitzak bereak ditu, eta gertukoak bisitan doaz, beste edozein kanposantutan egiten den legez, maite zituztenei gogoan dituztela esatera. Hori baino askoz sakonagoa eta zabalagoa da memoria, baina hori ere bai.
Oraindik ez gara iritsi tourraren amaierara, baina laster bai. Egun osoa atzera aurrera gabiltza eta nekatua da Pat. Eta etxean, oraindik, gaztelaniako klase bat eman behar du.