Gazteluko plazatik
Hasiera » Nazioartea » Katalunia, bost amaiera posible
Abu29 0

Katalunia, bost amaiera posible

Atalak: Nazioartea, Politika, Sailkatugabeak

Madrilen bizi den Fernando Betancor ekonomilari iparramerikarrak bost amaiera posible ikusten dizkio Kataluniak bizi duen egoerari, eta horietako bakoitza gauzatzeko ikusten dituen aukerak ere finkatzen ditu. Artikulua bere blogean idatzi zuen ingelesez eta Vilawebek osorik itzuli du. Analisia apirilekoa da, baina bete-betean erantzuten dio orain Katalunian bizi den egoerari. Betancorrek sakon aztertzen du aukera bakoitza eta iritzi publikoan egun sustraituen dauden bi balizko egoerei ematen die berak ere aukera gehien: kontsulta Espainiaren debekuaren gainetik egitea edo hauteskunde autonomikoak aurreratzea.

  • Kolaborazioaren aukera. Erreferenduma eta prozesu independentista bertan behera uztea eta Estatu espainiarraren egungo egoera onartzea. Betancorrek %0 aukera ematen dio egoera honi.
  • Veneto aukera, erreferendum ez ofiziala. Erreferendumaren debekua eta kontsulta debekuaren gainetik egitearen tarteko aukera litzateke. Ez litzateke ofiziala, baina Espainiako Gobernuak ezikusiarena egingo luke. Veneton (Italia) iragan martxoan Italia uzteko egindako erreferenduma jartzen du adibide gisa. Aukeren %10 ematen dio.
  • Aukera krimearra. Erreferenduma egitea, baimendu gabe bada ere. Bere ustez hau da Artur Masen aukera gogokoena katalanek euren iritzia eman dezaten. Gainera, Betancorren esanetan, estatu batetik aldentzeko biderik ohikoena da. Espainiak gogor erantzun lezake eta aukera zabala luke horretarako. Legebiltzarra edo Estatutua bertan behera uztea, agintarien atxiloketak… Aukeren %45 ematen dio hautu honi.
  • Plebiszitu hauteskundeak. Madrilgo debekuari erantzunez hauteskunde autonomikoak aurreratzea. Hauteskundeetako gai nagusia erreferenduma litzateke eta haren aldeko kanpaina egingo luke, adibidez, CiUren eta ERCren arteko zerrenda bateratuak. Egilearen ustez, herritarren botoa egungo Espainiako legedia urratu barik agertuko litzateke eta aukera sendoak ikusten dizkio (%40) hautuari. Bere alde ahula: ez dela erreferendum bat bezain indartsua eta argia.
  • Aldebakarreko independentziaren aldarrikapena. Espainiak bere bideak itxita, erreferendumik gabe edo hauteskunde aurreratuen ondoren emango litzateke. Aukera muturrekoena litzateke eta egileak aukeren %5 bakarrik ematen dio.

Fernando Betancorrek Kataluniarako ikusten dituen bost aukeren grafikoa

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Xabier Letona

Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.

Azken bidalketak

  • Lizentzia da prozedura
  • Etxeratzeko unea?
  • PAI Castejon: Mendozaren araua urratu du Gimenok
  • Mendigorria, Castejon eta PSN: bi erabaki, bi aitzaki
  • Espainiako estoldak, “El Mundo”-ko zuzendari baten begietan

Iruzkin berriak

  • Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
  • “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko iraila
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • Azpiegiturak
  • Bake Prozesua
  • EAE
  • Ekonomia
  • Energia
  • Errepresioa
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Hondakinak
  • Katalunia
  • Kulturgintza
  • Nafarroako politika
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Politika Espainia
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA