Volkswageneko BEZaren zazpi ertz
Datorren asteartean, hilak 30, bilduko dira Nafarroako eta Espainiako gobernuak Iruñean, Volskwageneko BEZ ospetsuarena bideratu eta urte bukaerarako Nafarroako Ekonomi Hitzarmenaren oinarrietan aurreratzeko. Ertz ugariko gaia da “polo”en BEZarena eta zorrotzenak diru soinua du: Espainiako Auzitegi Gorenaren bidez, Madrilek 1.513 milioi euro eskatu dizkio Nafarroako Gobernuari. Hemen ertz horietako batzuk. Diruaren miraria. 2007-2011 arteko urteetan Espainiako Gobernuak Volkswageni...
Read MoreOraingoz
Bere lehen agerraldian Alex Salmonden aurpegiak dena esaten zuen: 55,4k ezetz eta 44,6k baietz. Eskoziarrek Erresuma Batuan geratzea erabaki dute eta pentsatu baino tarte handiagoarekin gainera. Salmonden antzera geratu gara ohetik jaiki ahala baiezkoaren ezustekoarekin amestu dugun guztiak, eskoziar, katalan, euskal herritar… independentistak. Iragarpena ezetza zen eta espero arren, ezin ukatu lehen minutuetako zartakoa. Bihotzak asko agintzen du. Baina Salmondek “oraingoz”...
Read MoreETAren zulo beltza, Auzitegi Nazionala eta Einstein
Hasi gara entzuten Artur Masentzat 15 urteko kartzela zigorra ere izan daitekeela bere “abentura sezesionistarekin” jarraitzen badu. Inork ezin du halakorik ulertu eta Katalunian zeresanik ez. Norberaren ideiak, guztiz era baketsu eta demokratikoan defendatu eta espetxera? Izan liteke. Edo egunkari bat egiteagatik. Zehatzago, Egunkaria kaleratzeagatik: atal bat absolbitu zuen Auzitegi Nazionalak eta oraindik, auziaren atal ekonomikoan direnentzat ehundik gora urte kartzela zigorra...
Read MoreDiadaren ondorengo lau begirada
Eduard Voltas (Nacío Digital): Independentziarantz amaieraraino. Josep Ramoneda (El Pais): Estatu librea, baina Espainian. La Vanguardia (Editoriala): autonomia berritua. Isabel San Sebastian (ABC): Betiko Espainia. Eduard Voltas: goazen amaieraraino “Idealik handiena defendatzen ari gara, eta ez da independentzia, demokrazia baizik, eta Europan gaude, eta XXI. mendean, eta gizarte heldura gara, eta baketsuak. Ez da posible behin umiliatu gaituen auzitegi politikoak berdin egitea...
Read MoreNoiz desobedituko dute katalanek?
Bai, egia esan, gaitza da Artur Mas desobedientziaren bidean irudikatzea. Kataluniako soberanismoak, aldiz, oraingoz aho batez ikusten du uneren batean Espainiako legedia desobeditu beharko duela. Noiz ote da hori? Kontsultaren egunean, azaroaren 9an, edo geroago? Denetariko iritziak daude hemen ere. La Vanguardia egunkariko analista Enric Julianak argi du: “Soberanismo katalanak ez du Espainia apurtuko”. Xavier Sala i Martí ekonomilari katanalak, aldiz, ez du apurketa beste...
Read MoreNafarroako Gobernua, oposizioaren eta Barkosen aukerak
Hauteskunde sasoian sartu gaitu ikasturte politiko berriak eta, nahitaez, alderdiek eta instituzioek egiten duten edozertan hartu behar da kontuan aldagai hori. Lehen berria Barcina lehendakariak eskaini zuen: ni aurkeztuko naiz eta gainera zergak murriztuko dizkizuet. Oposizioarendako alde ona: berak bizkarreratzen ditu UPNk azken legealdian egindako kalteak; irudi higatua du; eta PSNrekiko –nahiz eta honek Ferrazek agindutakoa egingo duten– balizko akordioetarako harresi da. Arriskuak?...
Read MoreAtai buruzagiaren burua, Paristik Kaledonia Berrira bueltan
Joan den abuztuaren 28an Frantziak Kaledonia Berriko Atai buruzagi indigenaren burua itzuli zien bere oinordekoei, hala hango mugimendu abertzalearen urteetako aldarrikapena betez. 1878an kolono frantziarren aurka izandako matxinadaren buruzagia izan zen Atai, eta bai errebolta hura bai Atai bera kanak abertzaleentzat sinbolo historikoak dira. Frantsesek 1853an kolonizatu zuten Kaledonia Berria eta 1858an administrazio kolonialak lurrak nahi zituzten lekuan hartzeko baimena eman zien...
Read More
Iruzkin berriak