Gazteluko plazatik
Hasiera » Sailkatugabeak » Atai buruzagiaren burua, Paristik Kaledonia Berrira bueltan
Ira02 0

Atai buruzagiaren burua, Paristik Kaledonia Berrira bueltan

Atalak: Sailkatugabeak

Atai buruzagia 1878an hil zuten Kaledonia Berrian, burua moztu eta berau Parisera bidali zuten.

Atai buruzagia 1878an hil zuten Kaledonia Berrian, burua moztu eta berau Parisera bidaliz.

Joan den abuztuaren 28an Frantziak Kaledonia Berriko Atai buruzagi indigenaren burua itzuli zien bere oinordekoei, hala hango mugimendu abertzalearen urteetako aldarrikapena betez.  1878an kolono frantziarren aurka izandako matxinadaren buruzagia izan zen Atai, eta bai errebolta hura bai Atai bera kanak abertzaleentzat sinbolo historikoak dira.

Frantsesek 1853an  kolonizatu zuten Kaledonia Berria eta 1858an administrazio kolonialak lurrak nahi zituzten lekuan hartzeko baimena eman zien kolonoei. 20 urtean bertako herritarrak lurrik txarrenetara zokoratu zituzten, haien bizi baldintzak larriki okertuz. Egoera horri egin zion aurre Atairen matxinadak, baina koloniak eta bere aliatu indigenek -Atairen aurkako tribuak– sei hilabetetan menderatu zuten berau. 1878ko irailaren 1ean hil zuten Atai eta bere burua eta bere aztiarena Frantziako indarrei eman zizkieten. Buruak denbora batez Pariseko herritarrei erakutsi ondoren, Frantziako Gizakiaren Museoko armairu batean bukatu ei zuten. Urteetan galdutzat jo izan dira, 2011n aipatu museoan agertu ziren arte. Kaskezurrak joan den ostegunean itzuli zitzaizkion Berge Kawa-k kanak buruzagia buru zuen ordezkaritzari, Pariseko Historia Museo Nazionalean egindako ekitaldian.

Iragan abuztuaren 28an egin zuten Atairen kaskezurra itzultzeko ekitaldia Pariseko Historia Museo Nazionalean.

Iragan abuztuaren 28an egin zuten Atairen kaskezurra itzultzeko ekitaldia Pariseko Historia Museo Nazionalean.

Ekitaldian Kawak ahobizarrik gabe mintzatu zen eta kritika zorrotza egin zion Frantziako kolonialismoari eta hark bere herrian egundaino ekarri duen egoerari. Horren guztiaren ondorioz, gaur egun kanak populazioa estu bizi dela salatu zuen. Besteak beste, galdetu zuen ea egungo frantsesek nola ulertuko zuten Vercingetorix –buruzagi galiarra– edo Charles de Gaulle Frantziatik 17.000 kilometrora dagoen museo batean egotea. Pau-Langevin Itsas Lurraldetarako ministroak bere lekuan irentsi zuen hitzaldia: “Berradiskidetzea jarduera gaitza da eta batzuetan mingarria ere bai”. Frantziako hedabide askori ez zaie batere gustatu Kawaren jarioa eta adiskidetzerako unea zela azpimarratu dute, ez salaketarako. Kaskezurrak gaur iritsiko dira Kaledonia Berriko hiriburu Numeara.

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Xabier Letona

Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.

Azken bidalketak

  • Lizentzia da prozedura
  • Etxeratzeko unea?
  • PAI Castejon: Mendozaren araua urratu du Gimenok
  • Mendigorria, Castejon eta PSN: bi erabaki, bi aitzaki
  • Espainiako estoldak, “El Mundo”-ko zuzendari baten begietan

Iruzkin berriak

  • Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
  • “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko iraila
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • Azpiegiturak
  • Bake Prozesua
  • EAE
  • Ekonomia
  • Energia
  • Errepresioa
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Hondakinak
  • Katalunia
  • Kulturgintza
  • Nafarroako politika
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Politika Espainia
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA