Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Noiz desobedituko dute katalanek?
Atalak: Nazioartea, Politika
Maciá lehendakaria Kataluniako Errepublika aldarrikatzen 1931ko apirilaren 14an.
Bai, egia esan, gaitza da Artur Mas desobedientziaren bidean irudikatzea. Kataluniako soberanismoak, aldiz, oraingoz aho batez ikusten du uneren batean Espainiako legedia desobeditu beharko duela. Noiz ote da hori? Kontsultaren egunean, azaroaren 9an, edo geroago? Denetariko iritziak daude hemen ere. La Vanguardia egunkariko analista Enric Julianak argi du: “Soberanismo katalanak ez du Espainia apurtuko”.
Xavier Sala i Martí ekonomilari katanalak, aldiz, ez du apurketa beste biderik ikusten, Vilaweben egindako elkarrizketan dioenez. Hori bai, haren ustez desobedientziarekin kontuz ibili behar da, behin desobeditu eta kito. Noiz? Bakarrik independentzia aldarrikatzeko unean: “Independentzia aldarrikatu aurretik desobeditzen badugu autonomia desegiteko argudioak emango dizkiegu, edo lehendakaria kartzelatzeko, Kataluniako Legebiltzarra desegiteko… eta hori guztia gabe ez da izango independentzia aldarrikatzeko modurik”.
Kataluniako independentisten artean ere gero eta gehiago entzuten den ikuspegia da: debeka dezatela kontsulta, munduak ikus dezala Espainiako legeak ez digula uzten, hauteskundeak aurreratu, CDC eta ERCren hautagaitza bateratua aurkeztu eta, aldez aurretik programan argi iragarrita, Kataluniako Legebiltzarrak Kataluniako Errepublika aldarrika dezala.
Jakina, tartean ez da kontuan hartzen Espainia oraindik hasi ere ez dela egin bere neurriak indarrean jartzen eta hor bai ez dagoela zalantzarik, desobedientzia ematen bada, ekingo dio. Benetako gatazka orduan etorriko litzateke. Bitartean, Mariano Rajoyk nahiago du mugimendu soberanista bere kontraesanetan egosten uztea, Masek azken orduan atzera egingo duelakoan. Batek daki zer gertatuko den, baina ez litzateke galdu beharko begi bistatik 2012ko Diadaren bezpera: nork uste zuen orduan milioi eta erdi pertsona elkartuko zirela Bartzelonako manifestazio hartan eta bi urteren buruan mundua Kataluniaren independentziari begira egongo zela?