Zatiketaren amaieraren norabidean
Ezkerrak, PSNk eta Geroa Baik Euskararen Legea aldatzeko proposamena egin dute Nafarroako Legebiltzarrean. Legearen 26. artikulua aldatuko da eta, funtsean, Nafarroako eremu ez euskaldunean euskarazko irakaskuntzari ateak irekiko zaizkio, baldin eta ikasle kopuru zehatz batek hala eskatzen badu. Lege aldetik honek eremu ez euskalduneko egoera eremu mistoaren egoera berdinean utziko luke, hau da, gutxieneko eskaria baldin badago, euskarazko lerro bat irekitzen da. Eremu euskaldunean gobernuak...
Read MoreLegealdiaren ispilu: Barcina guztien aurka
Nafarroako Legebiltzarrean atzo zortzi orduz egindako politika orokorreko eztabaida legealdiaren azken hiru urteotako ispilu gardena izan zen: Barcina lehendakaria bakarrik oposizio guztiaren aurka. Hau da, gutxiengoan dagoen UPNren gobernua Legebiltzar osoaren aurka. Eta legealdiaren errepaso izateaz gain, foru hauteskundeetarako lehen txanpa handi gisa agertu zen eztabaida. Bere izaerari ohore eginez, Yolanda Barcinak erasoari ekin zion eta ez nolanahi gainera, ez da bere gobernua izan...
Read MoreBide zentzuzkoenari heldu dio Masek
Iragarritako kontsulta ofiziala ez dela egongo eta plebiszitu hauteskundeak iragarri ditu Artur Masek, orain arte aurreikusitako eszenatoki posibleenari ateak irekiz. Baina A9an beste kontsulta bat ere egingo da eta ehunka mila pertsonek parte hartuko dute, berau munduaren aurrean beste mobilizazio erraldoi bat bilakatuz. Eta hauteskunde aurreratuetarako zubi ere bai. Gaitza zen bestela izatea eta, ziren baldintzetan, iragarritako kontsulta egitea ez zen independentziaranzko biderik egokiena....
Read MoreUne egokian, behar zen lekuan
Bakearen aldeko herritarren elkarte txiki bat sortzeko ausardia izan zuen Lokarrik 2006an, Elkarriren lekukoari helduz, honek berea egina zuenean. Lorpen asko metatu zituen Jonan Fernandezek eta Victor Aierdik gidatutako gizarte mugimenduak, baina seguruenik familia politikoen arteko elkarrizketa eta zubigintzaren kultura barreiatzearena izan da garrantzitsuena. Lizarra-Garaziko prozesuan bakea esku artean izan zuten, baina bakarrik atzamarren artean nola ihes egiten zien ikusteko. Eta...
Read MoreMontoro-Barcina: 1.513 milioi euroko menpekotasuna
Espainiako Gobernuak ez du Volkswageneko BEZaren afera Auzitegi Gorenera eramango. Hori izan zen Espainiako eta Nafarroako Gobernuen artean atzo Iruñean adostutakoa. Neurria, alabaina, behin-behinekoa da, atzo Espainiako Administrazio Publikoko estatu idazkari Pedro Betetak argi adierazi zuenez: bi gobernuen arteko akordiorik ez badago, Madrilek auzia Gorenera eramango du. Arbitroarengana, esan nahi du, baina alde guztiek argi dute arbitroak Madrilgo Gobernuaren alde egingo duela, Nafarroa...
Read MoreKatalunia, indar harremanak esparruka
Alderdien batasuna: soberanismoa garaile. Oraingoz behintzat. Prozesuaren harri-bitxietakoa izan da alderdi soberanisten batasuna, baina Konstituzio Auzitegiak A9ko kontsulta behin-behinekoz suspenditu ondoren, arrakalak sortu dira. Oraingoz, hilaren 2an erabakita, kontsultari eustea erabaki dute. Desobedientzia: enpate. Kontsultari begira Generalitateak antolatuko kanpaina ofiziala bertan behera uzten da, baina Kataluniako Legebiltzarrak kontsultaren jarraipen batzordea izendatzen du eta berau...
Read More
Iruzkin berriak